Diputatu Nagusia
2019-2023 legealdian onartutako mozioak:
2019
30/2019 Mozioa, urriaren 9koa, Arabako Foru Aldundiaren lankidetza-politikari buruz
Taldea: EH Bildu
Egoera: AFAk konpromiso argia du lankidetza politikarekin, hainbat hitzarmen egin eta martxan jarriz agerian jarrita.
33/2019 Mozioa, urriaren 23koa, Gernikako Estatutua berritzeari buruz eta herritarren erabakitzeko eskubideari buruz.
Taldea: PSE-EE
39/2019 Mozioa, azaroaren 4koa, Arabako Foru Aldundiak indarkeria matxistaren arloan argitara emandako dokumentuetan zaharkitutako terminologia deuseztatzeari buruz.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoak duen terminologia aztertzen eta bateratzen du Aldundiak, adostasun soziala eta politikoa eta nazioarteko tresna juridikoak kontuan hartuta, kudeatzen dituen bitarteko guztietan. Horri dagokionez, gogorarazten da Aldizkari Ofizialek dagoeneko jasota dituzten dokumentuak, adostasun politiko eta nazioarteko tresna juridikoak baino lehenagokoak, ezin direla aldatu.
44/2019 Mozioa, azaroaren 24koa, emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarduketen inguruan.
Taldea: GJ EAJ-PNV eta SV
Egoera: AFAk genero-indarkeriaren lakraren prebentzioa du linea estrategikotzat. Pandemia urte honetan prebentzioa indartu da, baliabide berriekin, dagoeneko zeudenak indartzeaz gain.
2020
8/2020 Mozioa, urtarrilaren 22koa, Miñoien kidegoko patruila berdeari eman behar zion laguntzari eta bultzadari buruzkoa.
Taldea: PP
Egoera: Covid-19ak eragina izan arren, Miñoien kidegoak ingurumen zainketari dagozkion zeregin guztiak bete ditu.
12/2020 Mozioa, otsailaren 12koa, euskararen erabileraren normalizazioa babesteari buruz.
Taldea: PP
Egoera: Euskararen Foru Zerbitzuak aurrekontu-ildo nagusi guztiak mantendu ditu COVID19ren sarreraren aurrean, gure lurraldean euskararen normalizazioaren alde egiten jarraitzeko apustua erakutsiz.
Aipagarriak dira Euskaraldiari eskainitako 2020ko lerroa osorik mantentzea (herritarren eta gizarteko sektore guztietako eragileen artean euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimena, 40.000 € esleitu zaiona), 85.000 €ko diru-kopurua esleitzea lurraldeko euskaltegien sarearen bidez euskararen ikaskuntza sustatzeko, edo tokiko eta probintziako komunikabideei zein komunikabideei laguntzak ematen dizkieten diru-laguntzen lerroak.
Udalak eta kuadrillak, edo euskararen erabilera eremu desberdinetan sustatzeko aukera egiten duten elkarteak, hainbat ospakizunen bidez
14/2020 Mozioa, otsailaren 26koa, ustelkeriaren aurkako borroka eta prebentzioari buruz.
Taldea: PP/EH Bildu
Egoera: Arabako Foru Aldundiak barne jarduerak kontrolatzeko hainbat tresna ditu. Halaber, Justiziak haren laguntza behar izan duen guztietan, berehalakoa eta erabatekoa izan da.
21/2020 Mozioa, maiatzaren 27koa, COVID-19ren aurkako borrokan instituzioen arteko lankidetza egotearen alde.
Taldea: PSE-EE
Egoera: Arabako Foru Aldundiak, bere departamentuen bidez eta Ahaldun Nagusiarenaren bidez, mozioa betetzen du, pandemiaren aurkako borrokari buruzko foroetan, konferentzietan eta bileretan parte hartuz. Oso modu estuan hartzen dugu parte Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta erakunde taldearekin. Halaber, asko dira Ahaldun Nagusiak gainerako alderdi politikoei eztabaidarako egindako eskaintzak.
40/2020 Mozioa, uztailaren 6koa, zeinaren bidez foru-sektore osoari eskatzen baitzaio bete dezala gardentasun arloko araudia.
Taldea: PP
Egoera: Urtero, Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren atala foru-erakunde publikoekin harremanetan jartzen da, gardentasunaren publizitate aktiboaren edukiak argitaratzeko edota eguneratzeko. 2020ko otsailaren amaieran, amaitutzat eman zen egoeraren azterketa, 2019ko gardentasun-txostenean datuak sartzeko, eta jakinarazpenak bidali zitzaizkien foru-erakundeei, sartu eta/edo eguneratu beharreko informazioaren berri emateko. Eskutitz horietan bertan, Euskara eta Gobernu Irekiko Zuzendaritzak Araba Irekiaren subsite-ak beren esku jarriko zituela jakinarazi zitzaien, Gardentasunaren edukiak argitara zitzaten. Irailaren 18an egindako bidalketa.
41/2020 Mozioa, uztailaren 6koa, Arabako Foru Aldundiak LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko neurriak hartu ditzan.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Uneotan, diagnostikoa garatzen ari dira; amaitzean, aurkezteko konpromisoa dago amaiatzean.
69/2020 Mozioa, azaroaren 11koa, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Funtsei buruz.
Taldea: ELKARREKIN PODEMOS
Egoera:Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Funtsak erabiltzeko onartzen ari diren deialdiak identifikatzeko lanean ari gara, bai eta Arabako erakundeen proiektuekin bat etor daitezen errazteko ere.
70/2020 Mozioa, azaroaren 11koa, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Funtsei buruz.
Taldea: PP
Egoera: Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Funtsak erabiltzeko onartzen ari diren deialdiak identifikatzeko lanean ari gara, bai eta Arabako erakundeen proiektuekin bat etor daitezen errazteko ere.
81/2020 Mozioa, abenduaren 16koa, Aiaraldeko suspertze sozioekonomikoari buruz.
Taldea: ELKARREKIN PODEMOS
Egitura:Eusko Legebiltzarreko ponentziaren behin betiko ondorioen zain. Idazkaritza tekniko bat esleitu da, Berehalako Jarduera Plana (BJP) eta Aiaraldeko Plan Estrategikoa (APE) garatzeko.
2021
3/2021 Mozioa, urtarrilaren 20koa, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren babesa adierazteko
Taldea: EH Bildu
Egoera:AFA ez den hirugarren bati galdatu dio.
29/2021 Mozioa, apirilaren 14koa, eskatzeko Aiaralderako suspertze plan bat.
Taldea: PP
Egoera:Eusko Legebiltzarreko ponentziaren behin betiko ondorioen zain. Idazkaritza tekniko bat esleitu da, Berehalako Jarduera Plana (BJP) eta Aiaraldeko Plan Estrategikoa (APE) garatzeko.
34/2021 Mozioa, maiatzaren 3koa, Kolonbiako giza eskubideen egoerari buruz
Taldea: EH Bildu
Egoera:AFA ez den hirugarren bati galdatu dio.
41/2021 Mozioa, maiatzaren 19koa, gerra zibilaren eta Francoren diktaduraren biktimei buruz
Taldea: EH Bildu
Egoera:AFAk konpromiso garbia du Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktima guztiak ikusarazteko eta aitortzeko.
62/2021 Mozioa, uztailaren 5ekoa, emakumeek bizi duten bazterketa-egoeraz eta COVID-19a haiengan sortzen ari den ondorioez, eta egoera horri buruzko lekukotzat jasotzeaz
Taldea: EH Bildu
Egoera:Arabako Foru Aldundiak jarduketa horien gainean lan egingo du V. Berdintasun Plana prestatzen duenean
68/2021 Mozioa, uztailaren 16koa, Arabako Lurralde Historikoari hainbat arlotan eragiten dioten ildo estrategikoetan herritarrek parte hartzeari buruz
Taldea: EH Bildu
Egoera:Arabako Foru Aldundiak gobernantza ereduaren adibiderik berriena du Araba Helburu proiektua. Bertan, besteak beste, gizarte, ingurumen, ekonomia, kirol eta kultura arloetako eragileek parte hartzen dute Arabako Lurralde Historikoari eragiten dioten ildo estrategikoak zehazteko antolatu diren partaidetza prozesuetan. 2022an ere bide eraginkorrak ezartzen jarraituko du Arabako Foru Aldundiak, Araba Helburu parte hartzeko prozesuan bezala, Arabako Lurralde Historikoarentzat estrategikoak diren pertsonek, eragileek eta erakundeek, banaka edo taldeka, Arabako lurraldearen etorkizunari buruzko kezkak eta proposamenak mahairatzeko aukera izan dezaten, eta, horrela, herritarren parte hartzea berma dadin, Arabako Lurralde Historikoaren gardentasunari, herritarren parte hartzeari eta sektore publikoaren gobernu onari buruzko 1/2017 Foru Arauak jasotzen duen bezala. AFA ez den hirugarren bati galdatu dio.
2022
82/2021 Mozioa, azaroaren 10ekoa, ETA erakunde terroristako kideei egindako omenaldiak arbuiatzeari buruz.
Taldea: PP
Egoera: Aldundiak Terrorismoaren Biktimen Euskal Kontseiluan parte hartzen du, eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, bereziki bizikidetzarako euskal agendan. Eta, bide horretan, gaur, desberdinen arteko bizikidetza eraikitzeko erronka kolektiboari begiratzen diogu. Etorkizuna hiru zutabe handi eta sendotan oinarritzen da: gizakiaren duintasuna, indarkeriaren zentzugabekeriaren erabateko deslegitimazioa eta Giza Eskubideen babes eta berme eraginkorra. Horixe da komunitate ireki eta inklusibo bakar baten parte sentiarazi behar gaituen bizikidetza-esparrua, berdintasunaren, aitortzaren, enpatiaren eta elkarrizketaren printzipioetan oinarrituta.
79/2021 Mozioa, urriaren 27koa, aurreko asteotan izan diren indarkeria-ekintzak eta poliziaren aurkako borrokak gaitzesteko.
Taldea: PP
Egoera: Aldundiak Terrorismoaren Biktimen Euskal Kontseiluan parte hartzen du, eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, bereziki bizikidetzarako euskal agendan. Eta, bide horretan, gaur, desberdinen arteko bizikidetza eraikitzeko erronka kolektiboari begiratzen diogu. Etorkizuna hiru zutabe handi eta sendotan oinarritzen da: gizakiaren duintasuna, indarkeriaren zentzugabekeriaren erabateko deslegitimazioa eta Giza Eskubideen babes eta berme eraginkorra. Horixe da komunitate ireki eta inklusibo bakar baten parte sentiarazi behar gaituen bizikidetza-esparrua, berdintasunaren, aitortzaren, enpatiaren eta elkarrizketaren printzipioetan oinarrituta.
90/2021 Mozioa, azaroaren 24koa, aldundiaren webetan herritarren partehartzea bermatzeko.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Foru Aldundiak atalera iristeko aktibatzen duen sarbidea bikoitza da, foru webguneari berari dagokionez. Baina, horretara bakarrik mugatu gabe, diputazioak gardentasunari, parte-hartzeari eta herritarren arretari buruzko webgune oso bat du herritarren eskura: www.irekia.araba.eus. Eta bitartean, gardentasun- eta partaidetza-zerbitzuak, web-unitateak bezala, etengabe lan egiten du Gobernu Irekia kontzeptuaren bi ardatz estrategikoak (gardentasuna eta parte-hartzea) sustatzeko prest dauden tresnak egokitzeko.
11/2022 Mozioa, otsailaren 9koa, Rodolfo Martin Villa 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakariengatik auziperatzeari buruz.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Foru Aldundiak lanean jarraituko du familiei eta Memoria Historikoa berreskuratzen lan egiten duten kolektiboei laguntzen, inoiz desagertu behar ez zuen duintasuna konpontzeko beharrezko lanetan.
25/2022 Mozioa, martxoaren 16koa, Ukrainako inbasioaz eta larrialdi humanitarioko egoerari eman beharreko erantzunaz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Aldundiak oso modu aktiboan jarraitzen du AEFren aldeko apustua egiten. Gainera, uztailaren 21eko 333/2020 Erabakiaren bidez, berriz ere onartu zen Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena.
18/2022 Mozioa, martxoaren 7koa, indarkeria matxista motei buruzko azterlan bat egitea sustatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eta instituzioekin lankidetzan arituz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea eta Arabako Foru Aldundia 2009. urteaz geroztik elkarlanean ari dira gazteei zuzendutako genero indarkeria prebenitzeko erakunde arteko kanpaina bat garatzen, Beldur Barik lelopean. Aldundia aldi berean ari da lanean indarkeria matxistaren lakaren aurkako borrokan, Emakunderekin sinatutako Beldur Barik hitzarmenaren, Campoamor elkartearekin egindako hitzarmenaren eta genero-indarkeriaren aurkako programa izeneko partidaren bidez; izan ere, arlo horretan prebentzio- eta detekzio-politikak ezartzen dira adineko emakumeekin, bai eta neska eta emakume gazteekin ere, gai horretan gizonak inplikatzeko itxaropenarekin. Gainera, indarkeria matxistei buruzko azterlanik aurreikusten ez bada ere, GOFEn aplikazio informatiko bat garatzea aurreikusten da, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arazoei eta abian jarritako baliabide espezializatuen eraginari eta eraginkortasunari buruzko ezagutza hobetzeko. Datuei dagokienez, egoitza-sareko datuak, hegoak eta laguntza soziojuridikoko eta psikosozialeko programak biltzen eta aztertzen dira, besteak beste.
42/2022 Mozioa, maiatzaren 2koa, saharar herriari babesa emateko.
Taldea: EH Bildu/ Elkarrekin Araba
Egoera: Aldundiak zuzeneko diru-laguntza bat ematen du eta Arabako Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkartearekin hitzarmena sinatu du.
73/2022 Mozioa, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez Osasun Sailari hainbat jarduketa burutzea eskatzen baitzaio osasun sistema publikoa hobetzea helburu.
Taldea: PP
Egoera: Beste administrazio batzuetara eraman da, guztien artean batera biltzeko.
74/2021 Mozioa, urriaren 13koa, Euskadiko eta Arabako ekonomiaren mesedetan doazen ekimen guztiak babesteko.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoea: Arabako Foru Aldundia zeharka lan egiten ari da Arabako eta EAEko ekonomiaren garapen positiboan.
1/2022 Mozioa, urtarrilaren 14koa, energia-gastuak finantzatzeko laguntzei buruz.
Taldea: PP
Egoera: Foru Aldundiak arlo horretan lanean jarraitzen du.
27/2022 Mozioa, martxoaren 23koa, Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko osasun-azpiegiturak hobetzeari buruz.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Beste administrazio batzuetara bideratua, guztien artean lan egiteko.