Gardentasun adierazleak (INDIP)

Transparency International España izeneko gobernuz kanpoko antolakundeak laurogei adierazle erabiltzen ditu lurraldeetako aldundien gardentasun indizea (INDIP) era objektiboan ebaluatzeko.

Adierazle horiek ezarritako irizpideen arabera ebaluatzen eta balioesten dira; lor daitekeen gehieneko emaitza 100 puntukoa da. Aldundien gardentasun indizeari buruzko azken txostenean, 2015ekoan, Arabak 83,1 puntuko emaitza erdietsi zuen.

Foru Aldundiari buruzko informazioa

Aldundiko kargu hautetsiei eta langileei buruzko informazioa  
1. Diputatu nagusiaren eta diputatuen biografia datuak eta horiek zein alderdi politikotakoak diren adierazten dira.  
2. Diputatu nagusiaren eta diputatuen helbide elektronikoak adierazten dira, bai eta horiek (edo aldundiak) gizarte sareetan dituzten profilak ere.  
3. Diputatu nagusiaren eta diputatuen bidaia gastuak argitaratzen dira.  
4. Diputatu nagusiaren eta diputatuen jardueren eta bisiten agenda argitaratzen da (eta web orrian gordeta geratzen da).  
5. Foru aldundiko lanpostu zerrenda (LPZ) eguneratua eta osoa argitaratzen da, zehaztuta lanpostu bakoitzaren oinarrizko ordainsariak eta ordainsari osagarriak  
6. Kargu hautetsien dedikazio erregimena eta indarrean dagoen araudiaren arabera gehienez jaso ditzaketen ordainsariak argitaratzen dira.  
7. Aldundiko konfiantzazko kargu/postuen zerrenda argitaratzen da, baita horien ordainsariak, banaka edo multzoka, eta jasotako kalte ordainak ere, kargua utziz gero.  
Aldundiko kargu antolaketari eta ondareari buruzko informazioa  
8.Korporazioko organo kolegiatuen zerrenda eta horien osaera argitaratzen dira, bai eta bilkuretara joatearren jasotako ordainsariak eta dietak ere.
9.Higiezinen zerrenda argiratzen da (bulegoak, lokalak, etab.), bai aldundiarenak, bai errentan daudenak bai Aldundiak betetzen dituenak, bai hari atxikirik daudenak.
10.Aldundiari atxikirik dauden ibilgailu ofizialen kopurua (jabetzan edo errentan hartutakoak) argitaratzen da.
11.Badago web orrian aldundian ordezkaturik dauden talde politikoentzako gune bat, euren jarduerak, eskaerak eta/edo gomendioak argitara ditzaten.  
12.Agiri elektronikoak kudeatzeko politika eta modua, eta erakundeko agiri eta artxiboak administratu eta zaintzeko arauak argitaratzen da.
13.Aldundian dokumentuak ezabatzeko dauden arauak eta prozedurak etengabe eta era gaurkotuan argitaratzen dira.
14. Aldundiaren ondasun eta eskubideen inbentario osoa argitaratzen da
15. Lurraldeko erakunde autonomoetako, menpean dituzten erakundeetako, partzuergoetako eta sozietateetako lanpostuen zerrenda (LPZ) edo langile plantilla eguneratuak eta osoak argitaratzen dira.
Aldundiaren eta lurraldearen egiturari buruzko informazioa  
16. Aldundiaren arautegi organikoak argitaratzen dira, baita bere burua antolatzeko gaitasuna garatzeko gainerako araudiak ere.
17. Aldundiaren partaidetzako erakunde publiko eta pribatuen zerrenda eguneratua argitaratzen da (lurraldeko erakunde autonomoak, menpeko erakundeak, partzuergoak, sozietateak eta abar), baita oinarrizko datuak eta horien web orrietarako estekak ere.
18. Lurraldeko mugarte eta erakundeen errolda bat argitaratzen da (eta bertako biztanle kopurua): a) Barruti judizialak; b) Udalerriak; c) Mankomunitateak; d) Udalerrik beherako lurralde eremuko entitateak (UBLEE).  
19.Lurraldeko datu eta kopuruei buruzko adierazleak argitaratzen dira; honakoak besteak beste: biztanle piramideak, per capita errenta, langabezia indizea, baso azaleraren %, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenaren azaleraren %, lurraldeko turismo kopuruak, herritar bakoitzaren batez besteko gastua…  
20. Ingurumenari, hezkuntzari eta gizarte laguntzari buruzko informazioa argitaratzen da (nagusien artapena: egoitzak, eguneko zentroak, bisitatzaileak, etab.), lurralde eremukoa.

Ingurumenari buruzko informazioa:

Hezkuntza arloko informazioa:

Gizarte laguntzari buruzko informazioa:

 
Lurraldeko arau eta erakundeei buruzko informazioa (5) Lurraldeko Gobernu Organoei buruzko informazio argitaratzen da (eta webgunean mantentzen da):  
21.Biltzar Nagusien osoko bilkuretako gai zerrenda, bilkura horiek egin baino lehen.  
22. Lurraldeko bilkuren akta edo erabaki osoak.
23. Gobernu batzarren akta edo erabaki osoak.
24.Argitara ematen dira eta eguneratuta izan ordenantzak eta arautegiak.
25.Badago eta argitara ematen da aldundiaren “Kode etikoa” edo “Ondo gobernatzeko kodea” (batez ere, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioan alderdi politikoek aho batez onartu zuten kode berriari, alegia, ondo gobernatzeko tokiko kodeari egokitua).

Harremanak Herritarrekin eta Gizartearekin

Aldundiaren web orriaren ezaugarriak  
26. Aldundiaren web orriaren beraren mapa ikus daiteke.  
27. Aldundiaren web orrian barne bilatzaile bat dago, bilaketa aurreratuak ere dituena.  
28. Aldundiaren web orrian gardentasun atari bat (edo atal berezi bat) jarri da.  
Interesdunarentzako argibideak eta arreta  
29. Interesdunek linean egin ahal izango dituzte administrazio izapideak eta baimen eta lizentzia eskaerak, eta bermatuta dute datu pertsonalen babesa.  
30. Web orrian Erabiltzailearen postontzia edo ikusteko moduko atal bat dago, interesdunek egindako galderei, kexei eta/edo iradokizunei erantzuteko eta b) Jasotako eta erantzundakoen estatistika argitaratzen da.  
31. Aldundiaren enplegu publikoaren eskaintza, hautaketarako deialdiak, epeak eta zenbateraino aurreratuta dauden.
32. Interesdunek linean jakin ahal izango dute proposatu dituzten edo eragiten dieten administrazio prozeduren izapideak zein egoeratan dauden eta horien inguruko gertakariak.  
Konpromiso maila eta gizarte erantzukizuna  
33. Herritarrek informazioa eskuratzeko duten eskubidea erabiltzeko prozedura argitaratzen da.  
34. Aldundiaren zerbitzuen zerrenda bat/batzuk daude eta horiei buruzko informazioa ematen da, bai eta horietan bertan ezarritako konpromisoen betetze mailari buruzkoa ere.
35. Taldeentzako babes ekintzak daude, hala nola ezinduentzat, langabeentzat, gazteentzat... eta argitaratu egiten dira. (udalerrientzako laguntzak edo aldundiak zuzenean egiten dituenak).  
36. Aldundiaren organoen dirulaguntzen plan estrategikoak eta dirulaguntza mota bakoitzaren oinarri arautzaileak argitaratzen dira.  

Ekonomia eta finantza gardentasuna

Kontabilitate eta aurrekontu informazioa  
37. Jendaurreko informazio aldian aurrekontuei aurkeztu zaizkien alegazioak eta horien erantzunak eta/edo ebazpenak argitaratzen dira.  
38. Aldian behin, aurrekontuak gauzatzeari buruzko txostenak argitaratzen dira (gutxienez, sei hiletan behin).
39. Osoko bilkurak eta gobernu batzarrak onartutako aurrekontu aldaketak eguneraturik argitaratzen dira.  
40. Aldundiaren superabita nora doan esaten da, halakorik egonez gero; defizita egonez gero, ekonomia eta finantza plana argitaratzen da, zuzentze neurriak zehaztuta.
41. Eskainitako zerbitzu publikoen kostuei/etekinei buruzko azterlanak argitaratzen dira, berezita derrigorrezko zerbitzuak eta derrigorrezkoak ez direnak.
42. Web orriko atal berezi batean argitaratzen dira aldundiak aurrekontu egonkortasunerako duen xedea (zero defizita eta/edo ohiz kanpoko defizita adierazleen arabera) betetzen badu, gastuen erregela eta zorraren muga, bai hasierako aurrekontuaren formulazioan bai aurrekontuaren likidazioan.
Gardentasuna diru sarreretan eta gastuetan  
43.Foru Aldundiak zerbitzu publikoak ematean izandako gatuaren efizientzia edota efikazioari buruzko adierazleak argitaratzen dira (Toki Ogasunei buruzko Legearen Testu Bateginaren 211. artikuluak eta Aurrekontuei buruzko Legeak ezarritakoaren arabera).
44. Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioari bidalitako hileroko informazioa argitaratzen da, hain zuzen, Egonkortasunari buruzko Lege Organikoan jasotako informazio eman beharrei buruzko urriaren 1eko HAP/2105/2012 Agindua betez. Honako adierazle hauek argitaratzen dira  
45. Aldundiaren autonomia fiskala (diru sarrera tributarioen aitortutako eskubide garbiak / aitortutako eskubide garbiak, guztira).
46. Sarrerak eta gastuak,biztanle bakoitzeko  
Gardentasuna aldundiaren zorretan  
47. Aldundiaren zor publikoa guztira, eta denborarekin izan duen bilakaera argitaratzen dira berariaz.  
48. Aldundiaren osoko bilkurak onartutako hiruhileroko berankortasun txostenak argitaratzen dira. Honako adierazle hauek argitaratzen dira:
49. Zorpetze erlatiboa biztanle bakoitzeko  
50. Hornitzaileei ordainketak egiten zaizkien batez besteko aldiei buruzko informazioa argitaratzen da, aurrekontu egonkortasunari buruzko araudiaren arabera.

Gardentasuna zerbitzuen kontratazioetan

Zerbitzuak kontratatzeko prozedura  
51. Kontratazio mahaien osaerari eta deialdiei buruzko informazioa ematen da.  
52. Kontratazio mahaien aktak osorik argitaratzen dira.  
Hornitzaileekin eta kontratistekin izandako eragiketak eta horien zerrendak  
53.Aldundiaren hornitzaileekin izandako eragiketen zerrenda eta zenbatekoak argitaratzen dira.
54. Eskuragarri daude aldundiaren eta horren esleipendunen kontratu guztien zerrenda eta zenbatekoak.

Gardentasuna udalerrientzako zerbitzuen eta laguntzen arloan.

Obra eta Zerbitzuen Plana  
55. Web orrian Obra eta Zerbitzuen Planari buruzko atal bat ikus daiteke.  

56. Planaren banaketa (nahitaezkoa eta diskrezionala) argitaratzen da (honakoen gaineko informazio zehatza jasoz: lurraldeko errepideen kontserbazioa, hondakin solidoen bilketa, etab.), bai eta aplikatutako banaketa irizpideak ere.

 
Zerga Kudeaketa  
57. Udalerriek eta probintziako beste toki erakunde batzuek eska ditzaketen zerbitzuen katalogoa, zerga kudeaketaren arlokoa, argitaratzen da.
58.Udalerrien kontura egindako zerga kudeaketaren laburpenak argitaratzen dira (tributuko eta toki erakundeko).
Laguntza eta kooperazioa, lege eta ekonomia arloan  
59. Laguntza eta lankidetzaren arloko zerbitzuen katalogoa argitaratzen da:Juridikoa eta Ekonomikoa, lurraldeko udalerriek eta bestelako toki erakundeek eska dezaketena.
60. Probintziako zona desberdinei eta/edo mugaketei buruzko azterlanak egiten eta argitaratzen dira.  
Laguntza teknikoa: hirigintza, administrazio elektroniko eta kontratazio zentralizatu eta informatikakoa  
61. Udalerriek eta probintziako beste toki erakunde batzuek eska ditzaketen zerbitzuen katalogoa argitaratzen da, hirigintza arloko laguntza teknikoari buruzkoa.
62. Udalerriek eta probintziako beste toki erakunde batzuek eska ditzaketen zerbitzuen katalogoa eta kontratazio zentralizatuko eskaintzak argitaratzen dira, laguntza tekniko informatikoa eta telematikoa dela eta.
Zerbitzuei buruzko bestelako informazioa  
63. Foru aldundiak lurralde historikoko beste udalerri eta toki erakunde batzuei emandako laguntza.  
64. Aldundiak eskaintzen dituen oinarrizko zerbitzuetan ari diren karguen eta lanpostuen kopurua eta banaketa (Obra eta Zerbitzuen Plana, Zerga Kudeaketa, Ekonomia arloko laguntza eta kooperazioa, hirigintza arloko laguntza teknikoa, informatika eta telematika arloko laguntza eta abar) argitaratzen da eguneraturik.
65. Lurraldeko errepideen banaketa eta loturak, kilometroak eta haien kontserbazio egoera jasotzen dituen mapa bat argitaratzen da.  

66. Enpresa emakidadunen bidez kudeatzen diren zerbitzu publikoak eta kanpoko enpresetara atera diren administrazio jarduerak (laguntza teknikoko kontratuen bidez egindakoak) argitaratzen dira.

 

Gardentasunari buruzko legearen adierazleak

Aldundiaren plangintza eta antolaketa  
67. Helburu zehatz batzuk ezarrita dituzten urteko eta urte anitzeko planak eta programak argitaratzen dira, bai eta horiek lortzeko aurreikusi diren jarduerak, bitartekoak eta denbora zehazteko txostenak ere.
68. Organigrama eguneratua, organoen arduradunak eta horien eginkizunak eta menpekotasun harremanak identifikatzeko aukera ematen duena.a
Kontratuak, hitzarmenak eta dirulaguntzak  

69. Formalizaturiko kontratu guztiak argitaratzen dira, honako hauek zehaztuta: helburua, lizitazioaren eta esleipenaren zenbatekoa, erabilitako prozedura, publizitaterik eginez gero zein tresna erabili den, prozeduran parte hartzen duten lizitatzaile kopurua eta esleipendunak nortzuk diren.

70. Formalizaturiko kontratuen aldaketak argitaratzen dira (webeko lotune zuzen eta zehatz baten bidez).

 
71. Aldian-aldian argitaratzen dira (gutxienez, hiru hiletik hiru hilera) webeko atal berezi batean, formalizaturiko kontratu txikiak eta haien zenbatekoak eta esleipendunak zehatzak (webeko lotune zuzen eta zehatz baten bidez).  
72. Estatistikako hainbat datu argitaratzen dira, kontratuen legerian aurreikusitako prozedura bakoitzaren bidez esleituriko kontratuen aurrekontu portzentajeari buruz.  
73. Sinaturiko hitzarmenen zerrenda argitaratzen da, honako hauek adierazita: izenpetzen duten aldeak, helburua eta, hala badagokio, hitzartutako betebehar ekonomikoak.  
74. Emandako dirulaguntzak eta laguntza publikoak argitaratzen dira, honako hauek adierazita: zenbatekoa, helburua edo xedea eta onuradunak.  
Aldundiko eta AFAren menpeko eta partaidetzako erakundeetako karguak  
75. Diputatu nagusiak eta diputatuek jasotako ordainsariak argitaratzen dira
76. AFAren menpeko erakundeetako arduradun nagusien izenak eta ordainsariak argitaratzen dira.  
77. Aldundiko kargu hautetsien ondasun eta jardueren aitorpenak, Toki araubidearen oinarrien Legeak aurreikusitakoak, argitaratzen dira.

78. Aldundiaren aurrekontu tinkotuak argitaratzen dira, honako hauek deskribatuta: diru sarreren eta gastuen aurrekontu aplikazio nagusiak eta gauzatze egoerari buruzko informazio eguneratua.

 
79. Aldundiko Urteko Kontuak / Kontu Orokorra argitaratzen dira, aldundiaren beraren eta hari atxikitako erakundeen informazioa bereizita.
80. Kanpotik kontrola egiten duten organoek (Kontuen Ganbera edo Epaitegiak), aldundiari eta horren menpeko edo partaidetzako erakundeei egindako kontuen auditoria txostenak eta fiskalizazio txostenak.