Entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea
Pertsonen eskubideak eta interes legitimoak ukitzen dituzten foru arauen eta xedapen orokorren proiektuen aurreproiektuei dagokienez, entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea zabaltzen da, herritarrek, ukitutako erakundeek eta horiek biltzen edo ordezkatzen dituzten elkarte onartuek egokitzat jotzen dituzten ekarpenak egin ditzaten (6/2023 Foru Dekretuaren 14. artikuluan).
Entzunaldiko eta jendaurrean jartzeko izapidetik salbuetsita geratuko da arau ekimenak prestatzea, hori justifikatzen duten interes publikoko arrazoi larriak daudenean eta antolamendu eta aurrekontu izaerako ekimenak direnean.
Ekarpenak bidal ditzakezue izapide bakoitzerako argitaratzen den dokumentura bertan adierazitako epearen barruan (entzunaldia eta jendaurrean jartzea gutxienez 10 egun balioduneko epean egingo da, eta 6 egun baliodunera murriztu ahal izango da prozedura presaz izapidetu behar dela xedatzen denean).