Aldez aurreko kontsulta publikoa

Aldez aurreko kontsulta publikoaren izapidearen helburua honako hau da: herritarren, erakundeen eta elkarteen iritzia jasotzea arau proiektu bat egin aurretik. Maiatzaren 23ko Foru Gobernu Kontseiluaren 6/2023 Foru Dekretuaren 9. artikuluan dago aurreikusita.

Kasu batzuetan ez dago aldez aurreko kontsulta publikoaren izapiderik (ikus 6/2023 Foru Dekretuaren 10. artikuluko salbuespenak).

Gutxienez hamabost eguneko epean, ekarpenak bidal ditzakezue izapide bakoitzerako argitaratzen den dokumentura. Dokumentu horretan honako hauek azaltzen dira:

  1. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  2. Onarpenaren premia eta egokitasuna.
  3. Arauaren helburuak.
  4. Ordezko konponbideak (araugintzazkoak zein araugintzaz bestekoak).

Ekarpenak bidali

Irekitako kontsultak

Itxitako kontsultak