Arabako Gizarte Berrikuntzarako Forua (AGBF) Arabako Foru Aldundiak, 2016ko urtarrilean abiarazi zuen AGORA hausnarketa eta partehartze espazio eta prozesuaren baitan sortua da. Bertan, Arabaren etorkizuneko erronkei erantzuten laguntzeko helburuz ekonomia, gizarte eta kultur arloko hainbat eragilek hartzen dute parte.

Prozesu horretan, esparru anitzetan diharduten gure lurraldeko hainbat eragilek gizarte berrikuntzaren alorreko esperientziak eta ezagutzak elkartrukatzeko harreman dinamika bat sortu dute. AGBFren helburu nagusia gizarte berrikuntzaren garapena erraztuko duen inguru bat sortzea Araban.

Gizarte Berrikuntzarako jardunaldia Araban

Urtarrilaren 24an, osteguna, arratsaldeko 4etan, Arte Garaikidearen Artium Museoan gizarte berrikuntza ardatz izango duen jardunaldia egingo da, “Araban gizarte berrikuntza sustatzen eta duen garrantzia nabarmentzen” izenburupean.

Topaketa horren bidez, Agora AGBF-k agerian jarri nahi ditu Araban egun garatzen ari diren gizarte proiektu berritzaile nagusietako batzuk. Honez gain, topaketa honekin gizarte berrikuntzaren kultura sustatu nahi da, baita helburu eta proiektu antzekoak partekatzen dituzten lurraldeko erakundeen arteko harremana erraztu ere. Lurraldeko gizarte proiektu berritzaileen ahalik eta bilketa osoena egin nahi dugu, eta horretarako zuen guztion laguntza behar dugu.

Egitaraua: