Finantzaketa

Aurrekontuak dituen beharrak finantzatzeko, Foru Aldundiak badezake herri alorreko edo herriaz besteko alorreko kredituetara, bai erdi eta bai epe luzekoetara, jotzea.

Foru Aldundiaren zorpidetzea hiru era hauetakoren batean egin daiteke:

  1. Mailegu edo kreditu eragiketen bidez. Gauzatu finantza merkatuetan erabiltzen diren agiri edo baliabideren batean gauza daitezke.

  2. Zor-agiriok ateraz, Aldundiaren herri-zorra sortuta.

  3. Zorpideratzeko beste edozein bideren bitartez.

Urte osoko kopurua, atal honetan jarritako eragiketetarako korritu eta amortizazio guztiak bilduta, edozein era gauzatzen dela ere, ez dago Foru Aldundiko urte bakoitzerako aurrekontuetan jarritako ohizko sarreren ehuneko 12,5 baino handiagoa izaterik.

Foru Gobernu Kontseiluak, Herri Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Diputatuak proposatuta, badezake Diruzaintzan momentuan dauden zailtasunak gainditzeko finantz eragiketak gauzatzea onartzea, finantz eragiketok nolanahi ere jasotzen diren. Atzera itzultzeko epea ez dago 12 hilabete baino luzeagoa izaterik

Eragiketa horiek aurrekontuz kanpokoak izango dira; alegia eragiketa horietan sartutako finantz gastu eta sarrerak ez beste guztiak.