Zertan datza informazio publikoa eskuratzeko eskubidea?

Edozein herritarrek ezagutu eta eskura dezake Arabako Foru Aldundiak eta horren foru erakundeek, haien jarduerak egikaritzean, prestatu edo eskuratu duten informazioa, eskaeraren arrazoia justifikatu beharrik gabe.

Administrazioak informazio publikoa eskuratzeko eskaerei erantzun behar die hilabeteko epean, ebazpen bidez. Eskatutako informazioa bolumen edota konplexutasun handikoa bada, epealdi hori hilabete luzatu ahal izango da.

Hori guztia Arabako Lurralde Historikoko Gardentasunaren, herritarren parte hartzearen eta gobernu onaren Foru Arauan ezarrita dago (30-36 artikuluetan).

Eskaera Hasi

Nola funtzionatzen du?