Gardentasun Batzordea

Gardentasunaren Foru Kontseilua kide anitzeko organo lokabea da, Arabako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiaren Sailari atxikitakoa. 1/2017 Foru Arauak, otsailaren 8koak, Gardentasun, Hiritarrek parte hartze eta gobernu onarenak, sortu zuen, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea babesteko helburuz.

Eraketa eta Osaera

Otsailaren 21eko Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2017 Foru Dekretua dela bide onartu ziren batzordearen eraketa eta Antolaketari nahiz Jardunbideari buruzko Araudia

Ondoko pertsonek osatzen dute Batzordea:

  • Batzordeburua: Nekane Zeberio Ganzarain, Diputatu Nagusiaren Kabineteko zuzendaria.
  • Batzordekidea: Inés Vadillo Alzola, Araubidezko Garapenerako eta Batzar Nagusiekiko Harremanetarako Zerbitzuko burua.
  • Batzordekia: Daniel Martínez Monge, Idazkaritza Tekniko eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko burua.

Funtzioak

Aukeran eta administrazioarekiko auzien jurisdikziora iritsi baino lehen, Arabako Foru Aldundiko sailetako titularrek emandako ukatze ebazpenen -esanbidezkoak edo ustezkoak- aurrean jartzen diren erreklamazio guztiak ezagutzea, herritarrek informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen inguruan.

Jarduera

Gardentasunaren Foru Kontseilua aldiro-aldiro bilduko da, batzordeburuak deitu ondoren.

Aukeran eta administrazioarekiko auzien jurisdikziora iritsi baino lehen, ukatze ebazpenen -esanbidezkoak edo ustezkoak- aurrean jartzen diren erreklamazio guztiak ezagutuko dituzte.

  • Erreklamazioa jartzeko epea:hilabetekoa, errekurritutako egintza esanbidezkoa bada, eta hiru hilekoa, egintza ustezkoa bada.
  • Ebazteko epea: hiru hilekoa erreklamazioa jartzen denetik zenbatzen hasita; erreklamazioa ezetsitzat jo beharko da aipatutako epearen barruan esanbidezko ebazpenik jakinarazten ez bada.

Gardentasunaren Foru Kontseiluak ematen dituen ebazpenen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa baino ezin izango da jarri.