JENDAURREAN JARTZEA:
Salburuan (Vitoria-Gasteiz) zaintza eta ikerketa zentro baten proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiborako, eraikitzeko, ekipamendurako eta ustiapenerako zerbitzuak emateko kontratuaren bideragarritasun-azterlana.
Gizarte Politiken sailak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, interesa du Salburuan (Vitoria-Gasteiz) zaintza eta ikerketa zentro baten proiektuaren idazteko, zuzendaritza fakultatibo, eraikuntza, ekipamendu eta ustiapenerako.
Lurraldea instalazio berri horretaz hornitzeko eta hari lotutako zerbitzuak behar bezala ematen direla bermatzeko, zerbitzu emakidako lizitazio bat egitea aurreikusten da.
Kontratua lizitatu aurretik, nahitaezko bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlana jendaurrean jarri behar da, eraikuntzako oinarrizko proiektuarekin batera.
Alegazioak egiteko epea: 2026/01/23 - 2026/02/23
Gizarte Politiken saileko Berrikuntzaren, Kudeaketa Sistemen eta Ebaluazioaren Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio Aurkezteko moduak:
- Bitarteko elektronikoen bidez: pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan adierazitako beste subjektu batzuk.
- Gainerakoek euskarri fisikoan ere egin dezakete, Arabako Foru Aldundiaren erregistro orokorrean (Probintzia plaza 5, 01001 Vitoria-Gasteiz).
Proiektuaren dokumentazioa (ez dago euskaraz):
1. Ezaugarrien koadroa
2. Administrazio-klausula partikularren agiria
3. Kostuen egituraren azterketa
4. Bidegarritasun azterketa
5. Bidegarritasun azterketa. Eranskina I-1
6. Bidegarritasun azterketa. Eranskina I-2
7. Bidegarritasun azterketa. Eranskina II
8. Bidegarritasun azterketa. Eranskina III
9. Baldintza teknikoen agiria, eguneko zentroa
10. Baldintza teknikoen agiria, egoitza
11. Baldintza teknikoen agiria, obrak
12. Baldintza teknikoen agira, obrak. Eranskina – Saiakuntza geoteknikoen txostena