Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen planak

 

Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Plana

Arabako Foru Ogasunaren xede nagusien artean Arabako Lurralde Historikoan iruzurraren aurkako borrokaren eraginkortasuna eta efizientzia areagotzea dago. Izan ere, “zerga iruzurrak” gastu publikoari eusten ez laguntzea esan nahi du eta zerbitzu publikoen, gizarte prestazioen, erakunde publikoen jardueraren eta abarren kalitateari kalte egiten dio. Horrez gain, zerga betebeharrak betetzen dituzten herritarrenganako elkartasunik ezaren isla da, ondorioz haiek zerga presio handiagoa jasaten baitute, gizartearen ongizate ekonomiko eta sozialari laguntzeko. Izan ere, zerga iruzurra herritarrei, herri garenetik gure ongizateari eta gizarte moderno eta aurreratu baten garapenari kalte gehien egiten dion gizarte gaitzetako bat da.

Xede hori lortzeko, Arabako Foru Ogasunak berehalako helburuak: zergadunak sakonean ezagutzea; zerbitzu pertsonalizatuak, proaktiboak eta kanal anitzekoak ematea, haien interesetara ondoen egokitzen diren kanalen bitartez; erabakiak hartzeko tresna hobeak edukitzea, iruzurra identifikatu, abisatu eta, ahal den heinean, neurtzea ahalbidetuko dutenak; baliabideen erabilera eraginkorra bermatzea, zerbitzuak baloratu eta lehenetsi ahal izateko, haien baliabideak modu arduratsuan erabiltzeko eta gardentasuna areagotzeko.


 

2019ko ekitaldirako Auditoretza Plana

Aurten egiteko aurreikusi diren auditoretzen zerrenda xehatua da, eta, jakina, haien zati handi bat errepikakorra izango da, erakunde autonomoen eta foru enpresa publikoen arabera, zeinak, Arabako Foru Aldundiaren mendekoak izanik ere, erakunde organiko independenteak baitira eta Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorren kontura onuradun izan diren entitate hautatuak baita ere.


 

Foru sektore publikoaren diru laguntzen plan estrategikoa 2017-2019

Diru laguntzen plan estrategikoa honako hauek ezartzen dituen baliabidea da:

- Diru laguntzak ematea eta horiek justifikatzea arautuko duten printzipio orokor eta iradokitzaileak.

- Indarrean dauden diru laguntzak kontrolatzeko neurriak, zeintzuei esker, behin diru laguntzak emanda, etorkizunean emango direnak hobetu ahal izango diren, antzemandako desbideratzeak zuzenduz.