Ingurumen eta Hirigintzaren sailaren planak

 

Arabako lurralde historikoko garapen jasangarrirako II. plan estrategikoa 2018-2030

Garapen jasangarrirako lehen planaren ostean, Arabako Foru Aldundiak bigarren plan bat sortu du, honako helburu nagusiak dituena:

- Ildo estrategikoak lurralde historikoko ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen errealitate berrira egokitzea, azken urteotako egoera ekonomiko bereziak eragina izan baitu neurri handiagoan edo txikiagoan.

- Hainbat maila geografikotan eta hainbat jasangarritasun bektore kontuan hartuta onartutako plangintza elementu berrien lehentasunak sartzea, Arabako jasangarritasun politika bat etor dadin goragoko mailetako plangintzen aginduekin.


 

Mugarri Plana

Arabako Foru Aldundiak, Ingurumen Sailaren bidez, plangintza estrategikoko prozesu bat jarri du abian Araban energia berriztagarriak sustatzeko eta garatzeko. Prozesuaren oinarrizko irizpide izan da bateragarri izatea ingurumen iraunkortasuna eta naturaren, biodibertsitatearen eta lurraldeko paisaiaren babesarekin. Estrategiaren denbora-jomuga 2020. urtea da, eta Arabako lurralde historikoak Euskal Autonomia Erkidegoaren energia-plangintzari egiten dion ekarpena izango da, batetik, eta Europar Batasunaren helburuekiko konpromisoa, bestetik. Horren haritik, orain aurkezten dugun estrategia eta ekintza-planaren bidez Arabak CO 2 isurpenak %20 murriztu ahal izango ditu 2020. urterako; alegia, Europar Batasuneko hogeita zazpi kideen estatuburuek eta gobernuburuek hartutako konpromisoa bete ahal izango du.


 

Arabako hornidura eta saneamenduko 2016-2026 plan zuzentzailea

Azken helburua da Arabako herritarrek ur hornidura egokia izatea bai kantitateari, bai kalitateari dagokionez, eta ingurumena babestea, emari naturalak errespetatuz, bermatuz urak tratatu egin direla berriz ere emarietara isuri aurretik eta isurketen eragin kaltegarriak minimizatuz; hori guztia baliabide eta azpiegiturak optimizatzeko eta eraginkorragoak izan daitezen, eta lurraldearen oreka bilatuz zerbitzuen kostuan, eta hausnarketa sakona eginda egungo hornikuntza eta saneamendu sistemen kudeaketaz eta etorkizunean planaren bitartez egingo direnenaz.


 

Arabako Hiri Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako 2017-2030 bitarteko Plana

Arabako Foru Aldundian “Arabako Hiri Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako 2017-2030 bitarteko Plana” garatzen ari gara. Izena laburtzearren, honela deitu diogu: HHPa2030arab.

Etxeko zaborren legezko definizioa: etxeko jardueren ondorioz etxeetan sortzen diren hondakinak. Halaber, etxeko zabortzat jotzen dira zerbitzuetan eta industrietan sortzen diren eta aurretik aipatutakoen antzekoak diren hondakinak. Kategoria horretan sartzen dira, gainera, etxeetan sortzen diren hondakin hauek: tresna elektriko eta elektronikoen, arropen, pilen, metagailuen, altzarien eta tresnen hondakinak; etxeko eraikuntza eta konponketa lan txikietan sortzen diren obra hondakinak ere multzo berean sartzen dira. Etxeko zabortzat joko dira bide publiko, berdegune, aisiagune eta hondartzak garbitzeko lanetan biltzen diren hondakinak, bai eta etxeko animalia hilak eta bertan behera utzitako ibilgailuak ere.

Hauxe da HHPa2030araba prestatzeko lanetan herritarrek parte har dezaten berariaz sortu den webgunea:


 

Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Arloko Arabako Lurralde Plana

Arabako Lurralde Historikoko bizikleta bideen eta bide berdeen arloko lurralde planaren helburua da Bizikleta bideen foru sarea eta Arabako ibilbide berdeen sarea EAEko eta Arabako Lurralde Historikoko antolamenduaren esparrura egokitzea. Horretarako, mugikortasun iraunkorraren bi era horiek (martxa eta bizikleta) agiri bakar batean biltzeaz gain, hiri arteko azpiegitura sare berriak sortu dira mugikortasun ez-motorizatua garatzeko. Horrez gain, lurraldeko natura, paisaia eta historia eta kultura ondareari balioa eman eta ekologia eta paisaia lotura berreskuratzen da, ingurunera era adeitsuan hurbiltzeko eta gozatzeko erak sustatuta.