Euskara, Kultura eta Kirolaren sailaren planak

 

Euskararen Foru Zerbitzua 2014-2017 Plan Estrategikoa

Jarraian azaltzen den Euskararen Foru Zerbitzuaren Plan Estrategikoa Arabako gizartearen errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta landu da, herritarren eskubideak zaintzeko asmoz beti ere, eskubide horien baitan oinarrituko baitira Plan Estrategiko honen xede eta neurri zehatzak.

Plan Estrategikoak Arabako Lurralde Historikoa du eragin esparrua, hain zuzen, Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol saileko Euskararen Foru Zerbitzuaren eskuduntzako arloetan.


 

2017-2020 eperako Arabako Kulturaren Plan Estrategikoa

2017-2020 eperako Arabako Kulturaren Plan Estrategikoak Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren Kultura eremuetan burutuko diren gainerako plangintza jarduketa espezifikoak inspiratzen dituen ikuspegi orokor zentrala aurkezten du.

Dokumentu honetan 2017tik 2020ra bitartean Plana sortu eta martxan jartzeko funtsezko elementuak jaso dira. Izan ere, Sailak epe ertainerako ikuspuntuarekin egin du plan hau, hala, epe laburrekoa izan ez dadin eta aldi berean ez ditzan datorren legegintzaldiko kudeatzaileen jarduketak baldintzatu..