Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren sailaren planak

Arabako errepideen 2004-2015eko plan integrala eguneratzeko, aldatzeko edo berraztertzeko 2016-2027rako aurreproiektua

Lanaren xedea da Arabako errepide plan integrala berrikustea, Arabako errepideen Foru Arauko xedapenen arabera, edukia ingurumenari buruzko azken araudira egokitzeko eta, ondorioz, berrikusitako dokumentuan balio naturalak babestu eta indartzeko politika berriak sartzeko.


 

Neguko bidezaintza plana 2016-2017

Neguko bidezaintza planaren helburua da errepideetako segurtasuna bermatzea Arabako lurralde historikoan. Baliabide hau urriaren hasieran jarri ohi da abian eta apirilaren erdialdera arte izaten da martxan, nahiz eta indarraldia eguraldiaren araberakoa izaten den.


 

Zarataren aurka egiteko ekintza plana

Jendaurrean jartzea “Arabako foru errepideetako zarataren aurkako ekintza plana. Betetzea1513/2005 Errege Dekretua eta 213/2012 Autonomia Dekretua. 2016-2020 aldia” Ekintza Plana eta Xehetasunezko Soinu Azterketak Abetxuku, Arangiz, Ariñiz eta Zuiako Lehentasunezko Jarduera Zonetarako.


 

Bizikleta bideen eta ibilbide berdeen arloko lurralde plana

Arabako Lurralde Historikoko bizikleta bideen eta bide berdeen arloko lurralde planaren helburua da Bizikleta bideen foru sarea eta Arabako ibilbide berdeen sarea EAEko eta Arabako Lurralde Historikoko antolamenduaren esparrura egokitzea. Horretarako, mugikortasun iraunkorraren bi era horiek (martxa eta bizikleta) agiri bakar batean biltzeaz gain, hiri arteko azpiegitura sare berriak sortu dira mugikortasun ez-motorizatua garatzeko. Horrez gain, lurraldeko natura, paisaia eta historia eta kultura ondareari balioa eman eta ekologia eta paisaia lotura berreskuratzen da, ingurunera era adeitsuan hurbiltzeko eta gozatzeko erak sustatuta.