ArabarEKIN, 2019-2023 legegintzaldiko plan estrategikoa ikonoa

 

ArabarEKIN, 2019-2023 legegintzaldiko plan estrategikoa

Zer da plan estrategikoa?

Arabako Foru Aldundiaren Plan Estrategikoa legegintzaldi bakoitzean onartzen da. Plan hori gobernuaren ekintza osatzen duten jarduketa eta konpromiso estrategikoak banakatzen dituen programazio koherente eta antolatua da.

2020. urteko martxoan hasi zen COVID19aren krisiak hasierako 2019-2023 plan estrategikoaren zirriborroa onartzea eragotzi zuen, krisiak etorkizuneko egoera aldatu baitzuen. Harrezkeroztik, Arabako Foru Aldundiaren ahaleginak, koronabirusak Arabako gizartean dituen berehalako ondorioen aurkako plan sozioekonomikoa onartzera bideratu ziren, PlanÁ-n islatu zena. Plan Estrategikoaren hasierako zirriborroa onartzeko ezintasuna ofizialki egiaztatu zen, gertakari honen berri izan ostean, eta Gobernuaren Kontseiluaren irailaren 21eko 421/2020 Akordioan jaso zen.

Arabako Foru Aldundiak 2019-2023 XI. legegintzaldiko plan estrategikoa, "ArabarEKIN" deritzo. Bertan, datozen lau urteetako foru politika publikoetan lortu beharreko xedeak nahiz lehentasunak ezartzen dira.

Plan estrategiko hori sortzean, lehenespen, sinpletasun, zorroztasun eta etorkizuneko proiekzioaren irizpideak hartu dira kontuan. Beraz, oinarrizko 4 ardatz estrategikotan banatu da plana:

Ardatz estrategiko bakoitza ondoz ondoko hedapena duten hiru azpimailatan egituratzen da: