Arabako Gizarte Berrikuntzarako Foroa (AGBF) Arabako Foru Aldundiak, 2016ko urtarrilean abiarazi zuen AGORA hausnarketa eta partehartze espazio eta prozesuaren baitan sortua da. Bertan, Arabaren etorkizuneko erronkei erantzuten laguntzeko helburuz ekonomia, gizarte eta kultur arloko hainbat eragilek hartzen dute parte.

Prozesu horretan, esparru anitzetan diharduten gure lurraldeko hainbat eragilek gizarte berrikuntzaren alorreko esperientziak eta ezagutzak elkartrukatzeko harreman dinamika bat sortu dute. AGBFren helburu nagusia gizarte berrikuntzaren garapena erraztuko duen inguru bat sortzea Araban.

Gizarte berrikuntzako Proiektuak aintzatespena

Arabako Diputatu Nagusiak, 2020 ko uztailaren 31n, 250 Foru Dekretua eman zuen, zeina honi buruzkoa baita: “2020. urtean Arabako Lurralde Historikoan gizarte berrikuntzako proiektuan aintzatesteko“sariak ematea

FISA Sariak

Arabako gizarte berrikuntza aitortu nahi du Foru Aldundiak, FISA sarien deialdiarekin