Zainketak
Araba, eongizatearen epizentroa
Pandemiak erakutsi digu elkarren mendeko garela bizitzako etapa guztietan.
Hori dela eta, gizarte politikek etengabe lagundu behar diete pertsonei, haurtzarotik zahartzarora. Araba, zaintza eredu integral eta hurbila, askotarikoak diren gizarte errealitate guztiez arduratzen dena.
Bizi osoko zainketak
Haurtzarotik zahartzarora: Araba zurekin
Pandemiak erakutsi digu elkarren mendeko garela bizitzako etapa guztietan. Hori dela eta, gizarte politikek etengabe lagundu behar diete pertsonei, haurtzarotik zahartzarora. Araba, zaintza eredu integral eta hurbila, askotarikoak diren gizarte errealitate guztiez arduratzen dena.
Zainketen ekosistema soziala
Elkartasuna, hurbiltasuna eta geure buruak zaintzeko konpromisoa
Hurbileko arreta lehentasuna da Arabako lurralde osorako. Arabako lurraldeko elkartasuna eta balio partekatuak guztion ongizatearekin konprometitutako ereduaren oinarri dira. Eredu horrek gizarte zerbitzuen eta osasun zerbitzuen arteko lankidetza sustatzen du.
Zahartzea eta nahi gabeko bakardadea
Araban, zuk erabakiko duzu non eta nola zahartu
Biztanleriaren zahartzea gizarte politikak berritzeko aukera bat da. Horregatik, Arabako Foru Aldundiak prebentzio politiken aldeko apustua egiten du, zahartze aktiboa eta nahi ez diren bakardade egoerei aurre egitea sustatuz. Erabiltzaile bakoitzaren autonomia eta aukeratzeko askatasuna dira "Etxean Bai" planaren oinarria.
Osasun mentala
Araban garrantzia du nola sentitzen zaren
Ez dago osasunik osasun mentalik gabe. Osasun mentala funtsezko alderdia da pertsonen ongizatean. Bere ahalmenez jabetzen den pertsonak aurre egin diezaieke bizitzako tentsio normalei, modu produktibo eta emankorrean lan egin dezake eta gai da bere komunitateari ekarpena egiteko. Pertsonen kalteberatasunari arreta ematea, sufrimendua eta estigma ezabatuz, zainketekin konprometitutako lurralde baten erantzukizunaren parte da.
Hurrengo ekitaldiak