Klimaren aldeko ekintza

Ongizatea lehenesten duen etorkizun jasangarria 

 

Mende honetako ingurumen erronka nagusia klima aldaketa da. Ingurumenaren mende daude gure bizi kalitatea, osasuna eta enplegua.

Ekoizteko, kontsumitzeko eta ekosistemarekin elkarreragiteko dugun modua aldatu behar dugu. Ingurumena zainduz, Araba zaintzen dugu.

Acción por el clima - Araba in progress

 

 Jasangarritasuna Araba in progress

 

 

 

 

 

 

 

 

Energia berriztagarriak

Energia berriztagarrien aldeko apustuan, etorkizuna gaur hasten da

Araba lurralde naturala da energia garbiak eta berriztagarriak sortzeko. Arduratsuak izan behar dugu planetarekin eta gure lurrarekin. Geure gain hartu behar dugu energia berriztagarria ekoizteko eta, aldi berean, gure bioaniztasuna eta Natura 2000 Sareko guneak behar bezala babesteko betebeharra. Energia berriztagarriak sortu, eta eraginkortasunez erabili behar ditugu, ingurumena zaintzeko eta energia fosilekiko dugun mendekotasun energetikoa murrizteko.

Eraginkortasun energetikoa

Gure ongizatea hobetzeko eredu eta ohitura arduratsuak

Energiaren ekoizpena eta erabilera dira klima aldaketaren bi kausa nagusiak, horiek baitira berotegi efektuko gasen bi herenen eragileak. Energia efizientziako neurrien aldeko apustuari eta berrikuntzari esker, herritarrek, enpresek, administrazio publikoek eta, oro har, gizarteak kostuak murriztuko ditugu, aberastasuna sortuko dugu enplegu berde berrien bidez, eta, era berean, gure habitaten kalitatea hobetuko dugu.

Biodibertsitatea eta naturaguneak

Araba: birika, iturri eta bihotz berdeak

Ingurune naturalak berezko eta zalantzarik gabeko balioa du. Klima aldaketa da biodibertsitatea murrizten ari den faktoreetako bat, eta biodibertsitatea kontserbatzeak lehentasuna izan behar du. Balio ekologiko eta kulturala izateaz gain, ingurune naturalak funtsezko zeregina du prozesuen erregulatzaile eta muturreko gertaera klimatikoen moteltzaile gisa. Gure bizi asegurua da, klima aldaketara behar bezala egokitzeko. Arabako lurraldearen % 28 Natura 2000 Sarearen babespean dago, eta Euskadiko birika da: Natura Sarearen % 55 Araban dago. Gure naturaguneak zaintzea eta babestea hurrengo belaunaldientzako etorkizuneko oinarriak ezartzea da.

Lehen sektorea

Lehen sektorea zaintzen dugu, garena zaintzen dugu

Ingurumena eta baliabide naturalak dira lehen sektorearen oinarria. Klimaren aldeko apustuak ekimen berritzaileak garatzea eskatzen du, bateragarriak izan daitezen gure natura baliabideen ustiapen jasangarria eta ingurumenaren eta landa eremuaren kontserbazioa. Helburu klimatikoak eta ekonomikoak uztartzen baditugu, klima aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko estrategia jasangarriak garatu ahal izango ditugu, Arabako nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena errentagarria izan dadin.

 

Hurrengo ekitaldiak