Arabako Foru Aldundiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak A-3700 (Bilbo-Gasteiz) errepideko bidaiarien garraio publiko erregularraren zerbitzu bateratua emakida bidez elkarlanean kudeatzeko hitzarmena.

2021eko martxoan, Arabako Foru Aldundiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmena sinatu zuten, A-3700 (Bilbo-Gasteiz) errepideko bidaiarien garraio publiko erregularraren zerbitzu bateratua emakida bidez elkarlanean kudeatzeko.

Hitzarmen honen helburua da, alde batetik, beren eskumenak modu koordinatuan erabiliz gero, ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzea eta ahalik eta kostu sozialik txikiena sortzea lineak (zerbitzuak) erabiltzen dituzten pertsonen mugikortasunerako, emakida bakar baten bidez (A-3700 emakidan sartutako lineak (zerbitzuak) barne), eta, bestetik, linea berri bat (zerbitzua) sortzeko arauzko lanei ekitea: Vitoria-Gasteiz/Forondako aireportua/Loiuko aireportua (A-3720).

Bilbao/Vitoria-Gasteiz A-3700 emakida bateratuaren proiektuaren onestea

Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek Aurreproiektuari aurkeztutako alegazioak batera aztertu ondoren, 2023ko martxoaren 10ean, Bilbo/Gasteiz A-3700 emakida bateratuaren proiektua onartu da.

Proiektu horrek Vitoria-Gasteizen eta Bilbo eta bere metropolialdearen arteko errepideko bidaiari garraio linea erregularretako zerbitzuaren ezaugarriak zehazten ditu, eta zerbitzuaren ustia-pena adjudikatzekobaldintza-agiriaren oinarri moduan balioko du.

Hemen kontsulta daiteke proiektuaren eduki osoa.