Geratu etxean eta parte hartu

Zer da?

Herritartasunerako eskola irekiaren euskal ereduaren esperientzia pilotua da Añana Open Eskola.

Eredu hau Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizeko Udalak bultzatu dute kosorrera-prozesu baten bidez, hainbat gizarte eragilekin elkarlanean eta OGP Euskadiko 2018-2020 Ekintza Planaren barne.

Eduardo Fernández de Pinedori egindako elkarrizketa, Kuartangoko alkatea eta Añana Open Eskola talde motorreko kidea

Añana Open Eskola, esperientzia pilotua 2019-2020

Uztailaren 4ko foro irekiko erantzunak aztertu ostean, ikastaro pilotua diseinatzen, hari jarraipena egiten eta hura ebaluatzen parte hartzen ari den pertsona taldeak (talde eragilea) IMAJINA Añana ikastaroaren edukiaren proposamena onartu zuen.  Helburua honako hau da: IMAJINA Añana programan parte hartzen duten pertsonak gaitzea, Kuadrillaren erronkei aurre egiteko balio duten proiektuak garatzen laguntzeko.

Lehen saioa

Proposamena Kuadrillako gizarte eta politika arloko eragileen artean zabaltzeko eta jakinarazteko aldia bukatu ondoren, azaroaren 26an herritarren eskola irekiaren lehen saioa izan zen Langraizen. Hogeita hamar bat pertsona agertu ziren deialdira, ideia eta proiektu zehatzekin. Hainbat parte-hartze dinamika erabiliz izan zen interakzioaren ondorioz, lau lantalde abian jartzea adostu zen, honako proiektu hauek garatzeko:

  • Kuadrillako herrien arteko jarduerak
  • Harreman komunikazioak
  • Gazte kluba
  • Lankidetza bidezko gobernantza eredua kuadrillarako

Lantaldeak 2020ko urtarrilean sortu eta hasi dira lanean.

Irakurri lehen saioaren ondorioak eta animatu parte hartzera!

 Bigarren saioa

Otsailaren 6an, Rivabellosan egindako bigarren saioan, taldeek aurrera egin zuten beren proiektuetan. Ekintza-planak ibilibide-orri batean definitzeko, helburuak eta ekintzak zehaztu zituzten.

Sartu Añana Open Eskolaren bigarren saioaren laburpenera eta Añana Eskualdean jaiotzen ari den lankidetza ekosistema ezagutuko duzu.

Hirugarren saioa 

Bizitzen ari garen egoera paregabe eta zailaren aurrean, Añana Open Eskola etxean nola jarraitu lantzen aritu gara egunotan.

Lehenengo urratsa, Añana Open Eskolako hirugarren saioaren formatua birplanteatzea izan da. Programatuta genuen saioak gizarte-trebetasunen arloko prestakuntza izango zuen ardatz, eta, horregatik, online egitea planteatu dugu.

Gehienez 8 pertsonako talde txikietan lan egitea da asmoa. Parte-hartzea errazteko, 3 ordutegi desberdin proposatzen ditugu.

Izenburua: Online prestakutza saioa, entzute aktiboa eta enpatiari buruzkoa.

Iraupena: 2 ordu

Martxoak 31, asteartea: 10:00etatik 12:00etara

Martxoak 31, asteartea: 17: 00etatik 19:00etara

Apirilak 1, asteazkena: 10:00etatik 12:00etara

Izena emateko, idatzi gobernantza@araba.eus helbidera, eta gehien komeni zaizun eguna eta ordutegia adierazi.