Urbide Arabako Ur Patzuergoa-Consorcio de Aguas de Álava

Zein da patzuergoaren egungo jabetza?

Armiñongo, Berantevillako, Erriberabeitiako eta Zanbranako udalek, eta Armiñongo,Berantevillako, Estavilloko, Lacervillako, Ozioko, Rivabellosako, Zabalateko eta Zanbranako kontzejuek, Arabako Foru Aldundiarekin batera, honako ur partzuergo hau osatzen dute, indarrean dagoen legeriak aitortzen dien ahalmenari jarraiki, partzuergoaren eskumeneko azpiegiturak eta zerbitzuak guztiak batera ezarri eta ustiatzeko.

Arabako Foru Aldundiaz gain, honako estatutu hauen helburuen atalean ageri diren zerbitzuetako batzuk egitez ematen dituzten kontzejuak eta udalak baino ezin izango zaizkio partzuergoari atxiki.

Partzuergoak zerbitzu horiek egin ahal izango ditu, bere burua antolatzeko duen ahalmena baliatuz, toki araubidearen inguruko legeriak zerbitzu publikoetarako ezartzen dituen kudeaketa moduetako edozein aukeratuta

Zeintzuk dira patzuergoaren helburuak?

Partzuergoak ondokoak egin ahalko ditu:

(Adibidez, zehatz-zehatz azalduta ez badago ere)

  1. Indarrean dagoen legeriak eskaintzen dituen laguntza ekonomikoak eta teknikoak Europako administrazioari, estatukoari, autonomia erkidegokoari eta foru administrazioari eskatzea eta eskuratzea, bai eta administrazio horiekin guztiekin hitzartutako beste laguntza batzuk ere.
  2. Edateko ura biltzeko, banatzeko nahiz hornitzeko eta hondakin uren saneamendua,arazketa eta isurketa egiteko emakidak eta baimenak eskatzea eta eskuratzea.
  3. Hornidura eta saneamendua bideratzeko eta zerbitzuak ustiatzeko beharrezkoak diren inbertsioak finantzatzeko eragiketak egitea.
  4. Proiektuak prestatzea eta azpiegiturak ezartzeko eta mantentzeko obrak egitea, zeini dagokion planaren arabera.
  5. Hornidura eta saneamendu zerbitzuak kudeatzea.
  6. Ur hornidurako eta saneamenduko zerbitzuen tarifak ezartzea.
  7. Udal eta administrazio batzar interesdunen eskariz, kobrantzak kudeatzea.
  8. Tokiko sareetan, ur banaketa eta saneamendua bideratzeko aholkularitza teknikoa ematea.
  9. Aurreko artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioz beharrezkoak liratekeen jarduketa guztiak gauzatzea.
  10. Ordenantzak edo araudiak onartzea, partzuergoaren beraren jardunbidea erregulatzeko edo helburuetan agertzen diren zerbitzugintza arautzeko.
  11. Partzuergoak ematen duen zerbitzuari doazkion proiektu eta jarduketa berariazkoak gauzatu eta interes publiko eta orokortzat jotzeko, desjabetze espedienteak izapidetu eta onartu ahalko ditu, legeak eginbide hori aitortzen dionean eta, nolanahi ere, beste administrazio batzuek izapidetu eta onar ditzatela eta, espedientean, partzuergoa onuradun izan dadila eskatu ahalko du.
  12. Ur hornidurari eta saneamenduari lotutako beharrizanak aztertzea eta egoki iritzitako plan eta proiektu guztiak egitea.

Zeintzuk dira patzuergoaren gobernu organoak?

Batzar nagusia, gobernu batzordea, lurralde batzordeak, lehendakaria eta lehendakariordea.

Era berean, zuzendari kudeatzailea zuzendaritzako kidea da.