Garapenaren aldeko arabako 2030 ituneko elkarrizketak
Elkarrizketa guztiak Artium-en Museoan, Plaza izendatuta gelan. 10:00etatik 12:00ak arte.
Garapen jasangarrirako estrategia baten alde egiteak dakarren balio positiboa.
Aliantza bat eraikitzen
Informazio interesgarria
Harremanetarako
- Emaila: ods2030@araba.eus
- Telefonoa: 945 18 17 47
Araba Lurralde Historikoan 2030 Agenda sustatzen
2018ko irailaren 24a. Aurkezpen Ekitaldia. Garapen Jasangarriaren Aldeko Arabako AliantzaAurkezpen Ekitaldia.
2018k o irailaren 12a.
ALHko 30 eragile baino gehiago elkartu ziren Artiumen egindako lan saio batean, aukerak identifikatzeko eta proposamenak partekatzeko, garapen jasangarriaren aldeko ekintzaren barruan.
2017ko irailaz geroztik.Garapen Jasangarriaren Kuboen erakusketa
Garapen Jasangarriaren Kuboen erakusketa hiritar guztientzat eskuragarri dago.
Amurrio, Gasteiz eta Burgelu dira garapen jasangarriaren kuboen erakusketa hartu duten Arabako udalerrietako batzuk.
2017ko irailaren 26a. Garapen Jasangarrirako Agenda 2030era atxikitzea
Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, 2017ko irailaren 26an, onetsi zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari atxikitzea, eta konpromisoa bere gain hartu zuen agenda hori bere politika publikoetan egikaritzeko eta Arabako Lurralde Historiko osora zabaldu eta hedatzeko.
Agenda Araba 2030
2015eko irailean, “Gure mundua eraldatzen: garapen jasangarrirako 2030 Agenda” goiburuarekin, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Garapen Jasangarrirako Agenda berria onetsi zuen, 2016az geroztik indarrean dagoena.
Mundu akordio horrek ez dauka aurrekaririk, eta garapen jasangarriaren 17 helburuak (GJH) ditu ardatz, zeinek zehazten baitute zein ibilbide orriri jarraitu behar zaion garapenak bere hiru alderdiak batu ditzan: ekonomia, gizartea eta ingurumenal.
Agendan jasotako ekintza ororen oinarrian bost arlo hauek daude: pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta aliantzak. Eta, alde horretatik, gobernuei, sektore pribatuari, gizarte zibilari eta pertsonoi inplikatzea eskatzen zaigu agendari zentzua emateko eta han jasotakoa betetzeko.
Arabako Foru Aldundiak Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantza egin zedin bultzatu zuen, zeinaren jomuga baita agerian jartzea eta eskertzea lurraldeko hainbat eragilek hartu duten konpromisoa eta egiten duten lana garapen jasangarriaren alde eta inor atzean utzi gabe lurralde gisa aurrera egiteko ahaleginak batzearen alde eta xede horiek lortzearren.
Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantzak traktore izan nahi du garapen jasangarriarekiko konpromisoa zabaldu eta hedatzeko, gure lurraldean eta planetako gainerako herrialdeetan bizi diren pertsonen ongizatea hobetzearren.