Pobrezia eta desagerraraztea

Goserik ez

Osasuna eta ongizatea

Kalitatezko hezkuntza

Genero berdintasuna

Ur garbia eta saneamendua

Energia irisgarria eta ez kutsagarria

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

 

Desberdintasunak murriztea

Hiri eta komunitate jasangarriak

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Klimaren aldeko ekintza

 

 

Itsaspeko bizitza

Lehorreko ekosistemetarako bizitza

Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Helburuak lortzeko aliantza

 

 

 

Arabako aliantza 

2015eko irailean, “Gure mundua eraldatzen: garapen jasangarrirako 2030 Agenda” goiburuarekin, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Garapen Jasangarrirako Agenda berria onetsi zuen, 2016az geroztik indarrean dagoena.

Mundu akordio horrek ez dauka aurrekaririk, eta garapen jasangarriaren 17 helburuak (GJH) ditu ardatz, zeinek zehazten baitute zein ibilbide orriri jarraitu behar zaion garapenak bere hiru alderdiak batu ditzan: ekonomia, gizartea eta ingurumenal.

Agendan jasotako ekintza ororen oinarrian bost arlo hauek daude: pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta aliantzak. Eta, alde horretatik, gobernuei, sektore pribatuari, gizarte zibilari eta pertsonoi inplikatzea eskatzen zaigu agendari zentzua emateko eta han jasotakoa betetzeko.

Arabako Foru Aldundiak Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantza egin zedin bultzatu zuen, zeinaren jomuga baita agerian jartzea eta eskertzea lurraldeko hainbat eragilek hartu duten konpromisoa eta egiten duten lana garapen jasangarriaren alde eta inor atzean utzi gabe lurralde gisa aurrera egiteko ahaleginak batzearen alde eta xede horiek lortzearren.

Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantzak traktore izan nahi du garapen jasangarriarekiko konpromisoa zabaldu eta hedatzeko, gure lurraldean eta planetako gainerako herrialdeetan bizi diren pertsonen ongizatea hobetzearren.

 

Parte hartu

 

 

Araba Lurralde Historikoan 2030 Agenda sustatzen

 

2021eko urriaren 20a  

Arabako akademiaren eta industriaren arteko aliantzak ehuntzen lurraldearen garapen jasangarrirako.

2021eko uztailaren 29a

Gorbeialdeko Kuadrillako 260 pertsona baino gehiago gehitu zaizkio "Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat" izeneko esperientzia pilotuari.

 

 

2021eko maiatzaren 26a

2030erako Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzak, Vital Fundazioarekin eta Murgiako BHIrekin batera, "Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza" proiektua jarri du abian.

"Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza" da Garapen Jasangarrirako Arabako Aliantzaren 15. GJH Lantaldea garatzen ari den proiektua, gure ekosistemaren biodibertsitatearen aldeko kultura sortzeko eta Arabako Lurralde Historikoko herrietan natura baliabideak modu parte hartzailean kudeatzeko.

2021eko maiatzaren 6a

Arabako lau enpresak jasangarritasunarekin lerrokatutako beren proiektuak aurkeztu dituzte Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantzaren esparruan.

Ramiro González Arabako diputatu nagusia buru zela, Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzako 9. garapen helburuko lantaldearen lehenengo jardunaldia egin da gaur Arabako Parke Teknologikoan. Foru Aldundia da haren sustatzailea, eta helburua da Arabako industriak aurrera egitea jasangarritasunean, baliabideak ahalik eta modurik eraginkorrenean erabiliz eta ekoizpen prozesuetan teknologia garbien alde egin dezaten sustatuz.

 

logo

2018ko irailaren 24a 

Aurkezpen Ekitaldia. Garapen Jasangarriaren Aldeko Arabako AliantzaAurkezpen Ekitaldia.

imagen 1

2018ko irailaren 12a

ALHko 30 eragile baino gehiago elkartu ziren Artiumen egindako lan saio batean, aukerak identifikatzeko eta proposamenak partekatzeko, garapen jasangarriaren aldeko ekintzaren barruan.

Exposicion

2017ko irailaz geroztik

Garapen Jasangarriaren Kuboen erakusketa.

Garapen Jasangarriaren Kuboen erakusketa hiritar guztientzat eskuragarri dago.

Amurrio, Gasteiz eta Burgelu dira garapen jasangarriaren kuboen erakusketa hartu duten Arabako udalerrietako batzuk.

lanzamiento

2017ko irailaren 26a

Garapen Jasangarrirako Agenda 2030era atxikitzea.

Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, 2017ko irailaren 26an, onetsi zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari atxikitzea, eta konpromisoa bere gain hartu zuen agenda hori bere politika publikoetan egikaritzeko eta Arabako Lurralde Historiko osora zabaldu eta hedatzeko.