Arabako Foru Aldundian ordezkaturik dauden talde politikoak

Araubide erkideko diputazioetan ez bezala, EAEko hiru lurralde historikoen antolamendu politikoa bi erakunde historikoen inguruan ardazten da: batzar nagusiak, zeinak herri ordezkaritza eta partaidetzako organorik gorena diren, eta foru aldundia, foru lurraldeko gobernua eta administrazioa bere gain hartzen dituen organo betearazlea.

Arabako Batzar Nagusiak gaur egun 51 ahaldunek osatzen dituzte. Horiek zuzeneko boto unibertsalez hautatzen dira lau urtean behin, udal hauteskundeekin batera egiten diren foru hauteskundeetan. Aukera politiko desberdinen artean, Arabako biztanleek beren ordezkariak hautatzen dituzte Arabako hiru hautesbarrutietan. Ordezkari horiek batzarkide taldetan antolatzen dira batzarretan.

Haien antolaketa eta funtzionamendua beste edozein parlamentu sistemaren antzekoak dira. Batzar nagusiek araugintzarako eskumena, lurralde historikoaren aurrekontu orokorrak onartzekoa, bere kideen artetik diputatu nagusia hautatzekoa, eta foru aldundiaren jarduna kontrolatu eta bultzatzekoa dituzte.

Web orrian aldundian ordezkaturik dauden talde politikoentzako gunea:

Arabako Batzar Nagusietako webean euren jarduerak, eskaerak edo/eta gomendioak argitaratu dezakete