Nork egiten du lan foru aldundian?

Enplegatu publikoak dira administrazio publikoetan interes orokorren zerbitzupean eginkizun ordainduak betetzen dituzten pertsona guztiak. Arabako Foru Aldundian enplegatu publiko mota hauek daude:

empleados públicos en DFA
  • Langile gehienak funtzionarioak dira. Iraunkorrak izan daitezke (karrerako funtzionarioa) edo aldi baterakoak (bitarteko funtzionario). Bi kasuetan sarbidea oposizio sistema bidezkoa da edo lehiaketa-oposizio bidezkoa; horrek aukera berdintasuna bermatzen du, merituaren eta gaitasunaren irizpide objektiboei jarraikiz.

  • Langile lan kontratadunak lan kontratua sinatu du Administrazioarekin.

  • Behin-behineko pertsonala sekula ez da iraunkorra izaten, Gobernuko kideentzat konfiantza eta aholkularitza eginkizunak betetzen baititu. Administrazioarekin duen lan erlazioa automatikoki amaitzen da laguntza ematen dion agintaritzak kargua uzten duen unean.