Informazio publikoa eskuratzeko prozedurari buruzko ohiko galderak

Zer da informazio publikoa?

Arabako Foru Aldundiak edo horren foru erakundeek, haien jarduerak egikaritzean, prestatu edo eskuratu duten informazioa.

Informazioa eskuratzeko zenbat eskaera jasotzen du Aldundiak?

Norberaren intereseko informazioa ezagutu eta eskuratu nahi duen pertsona orok badauka eskubidea; ez da beharrezkoa informazioa zertarako eskatzen den justifikatzea.

Nola eskatzen da?

Nork dauka informazio publikoa eskuratzeko eskubidea?

Eskaera osorik beteta ez badago…

Eskaera akastuna edo zehaztugabea balitz, eskatzaileak 10 eguneko epea izango du behar bezala betetzeko. Bete ezean, eskaera artxibatu egingo da.

Noiz jasoko dut erantzuna?

Ebazpena, gehienez ere, eskaera jaso eta hilabeteko epean jakinarazi beharko da. Eskatutako informazioa bolumen edota konplexutasun handikoa bada, epealdi hori hilabete luzatu ahal izango da.

Nola jasotzen da erantzuna?

Oro har, eskatzaileak hautatu duen formatuan ematen da informazioa.  Informazioa argitaratu bada, esango da nola lortu.
Edonola ere, honela jakinaraziko da erantzuna: 
-  Ahal dela egoitza elektronikoaren bidez 
-  Horrela ezin bada, posta bidez.

Dohainik da?

Informazioa dohainik eskuratuko da. Hala eta guztiz ere, kopiarik egiten bada edo informazioa jatorrizkoa ez den beste formatu batean eskatzen bada, zenbateko bat ordaintzeko eskatuko da.

Zer gertatzen da erantzunik epe barruan jasotzen ez badut?

Horrek esan nahi du informazioa eskuratzeko aukera ukatu dela. Administrazioaren isiltasunaren ondorioa da eskaera ezestea

Zer egin dezaket ados ez banago?

  • Erreklamazioa aurkez dezaket Arabako Foru Aldundiko Gardentasun eta Gobernu Onaren Foru Batzordearen aurrean, hilabeteko epean.
  • Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezaket Gasteizko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hileko epean.

Noiz ukatu daiteke informazioa eskuratzeko modua?

  • Eskaera ez onartzeko arrazoiak:
    • Eskatutako informazioa prestatze edo argitaratze bidean dagoenean
    • Informazio osagarria edo laguntzakoa denean (oharrak, zirriborroak, iritziak, laburpenak, komunikazioak eta barruko txostenak…)..
    • Informazioa berriro ere prestatu behar denean
    • Eskaera jasotako organoak informazioa eskura ez daukanean, organo eskuduna zein den ez dakiela
    • Eskaera nabarmen errepikakorra denean edo justifikatu gabeko abusuzkoa denean.
  • Era berean, informazioa eskuratzeko modua ukatu ahal izango da ondoko arloetako batean kalterik sorraraz dezakeenean
    1. Segurtasun publikoa.
    2. Zigor arloko legez kontrako jardueren edo urraketen prebentzioa, ikerketa eta zehapena (larriak edo oso larriak).
    3. Zaintza, ikuskapen eta kontrolari atxikitako administrazio funtzioak.
    4. Lanbide sekretua eta jabetza intelektuala nahiz industriala.
    5. Ingurumenaren babesa.
    6. Ekonomia eta merkataritza interesak.
    7. Datu komertzial edo industrialen isilpekotasuna.
    8. Alderdien berdintasuna prozedura judizialetan.
    9. Pertsonen bizitza pribatua.
    10. Adingabeen babesa.
    11. Legezko ahalmen aldatuko pertsonen parte hartzea.
  • Informazioa eskuratzeko modua ukatu ahal izango da eskaerak datu pertsonaletan eragina daukanean, edo ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea nagusitu behar denean.

Informazioa eskuratzeko modua ukatu ahal izango da eskaerak datu pertsonaletan eragina daukanean, edo ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea nagusitu behar denean.

Informazioa eskuratzeko zenbat eskaera jasotzen du Aldundiak?

AFAren Gobernu Irekiaren atariak jasotako eskaeren kopuruari buruzko datuak eta onartutakoen, ezetsitakoen edo ez onartutakoen ehunekoak argitaratuko ditu. Gainera, eskatutako informazioa Gobernu Irekiaren atarian txertatuko da pixkanaka-pixkanaka, ahal den guztietan.