Bakarrik eta AFAren ardurapean dauden atzerritar adingabeei buruzko informazio-eskaera (2000-2020)

Soluzioaren atala

Gizarte Politiketako Saila

Informazio eskaera

2000., 2005., 2010., 2015. eta 2019. edo 2020. urteei buruzko informazioa eskatu du, honako gai hauei dagokienez:

  • Bakarrik eta AFAren ardurapean dauden atzerritar adingabeen guztizko kopurua.

  • Haien nazionalitateak, kopuru absolutuetan edo ehunekotan.

  • Arabako harrera zentroak.

  • Adingabe horien arretara bideratzen den aurrekontua: guztizkoa, zentroen arabera, gastuetarako esleipen ekonomikoa eta abar. Xehetasun horiek eman ezin badira, arlo osoaren aurrekontua.

  • Prestakuntza: jasotzen duten prestakuntza eta beste jarduera batzuk, zentro espezializatuak edo arauzko hezkuntza eta abar.

  • Atxiloketen eta kondenen kopurua eta zein delitu edo arau-hausterengatik atxilotu/kondenatu dituzten. Era berean, berrerortzeak.

  • Marokorekin sinatutako aldebiko akordioaren arabera egindako aberriratzeen kopurua (martxoaren 22ko BOE-2013-3140).

  • Adin nagusiko egiten direnean izaten duten egoera edo estatusa: prozedurak, babesa, esleipen ekonomikoak edo jasotzen dituzten errentak (zer aurrekonturen kargura), zenbatekoa, harrerak eta zer zentrotan edo zer erakundek eginda, prestakuntza... beharrezkoa denean.

Erabakia

Informazio-eskaera zati batean onestea, honako informazio hau begiratzea baimenduz:

  • Bakarrik eta AFAren ardurapean dauden atzerritar adingabeen guztizko kopurua.

  • Arabako harrera zentroak.

  • Adingabe horien arretara bideratutako aurrekontua: arloaren guztizko aurrekontua.

  • Marokorekin sinatutako aldebiko akordioaren arabera egindako aberriratzeen kopurua (martxoaren 22ko BOE-2013-3140).

Batetik, ezin daiteke eskatu den informazio guztia eman; izan ere, gardentasunari, herritarren parte-hartzeari eta gobernu onari buruzko otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauan ezartzen denez, erakundeak eskura dituen datuak eman behar ditu, baina ez eskura ez dauzkanak.

Bestetik, erakunde honek eskura daukan informazioaren zati bat begiratzea ezetsi dugu, gardentasunari, herritarren parte-hartzeari eta gobernu onari buruzko otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauaren 31.4 artikuluan aipatzen diren mugak direla-eta. Ezin daiteke nazionalitateari, prestakuntzari, delituei eta arau-hausteei buruzko edota adin nagusiko egin ondorengo egoerari buruzko daturik eman, lurralde historikoan adingabeentzako zentro oso gutxi daudelako eta informazio hori emateak adingabeak identifikatzea ahalbidetu lezakeelako; zalantzarik gabe, adingabeen interes gorenaren kontrako ekintza litzateke, eta Arabako Foru Aldundiak interes hori zaindu behar du: atzerritar adingabeak erabat gizarteratzea zailduko luke.

Orden forala

2021/97