Luna, Guillarte eta Arriano herriak urbanizatzea” espedienteari buruzko informazio-eskaera
Soluzioaren atala | Toki Finantzaketaren eta Administrazio Kudeaketaren Zerbitzua |
---|---|
Informazio eskaera | 1.- Lunako Administrazio Batzordearen laguntza-eskaeraren espedienterako sarbidea eta espedientearen kopia (10044 espedientea). 2.- Luna herrian egingo ziren lanen proiekturako sarbidea eta proiektuaren kopia. 3.- Banakako baimen partikularretarako sarbidea eta baimenen kopia. |
Erabakia | Lunako Administrazio Batzordeak “Obren 2018-2019ko Foru Planean” eskatutako laguntzaren espedientea (18/10044) begiratzeko eskaera zati batean onestea. Informazioa aurrez aurre begiratu ahalko du, Lurralde Orekarako Sailaren bulegoetan, ebazpena jakinarazi eta hamar eguneko gehieneko epean, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 22. artikuluan xedatzen denarekin bat. Obren proiektuari eta banakako baimen partikularrei buruzko informazio-eskaerak izapidetzeko ez onartzea, Arabako Foru Aldundiak ez baitauka informazio hori, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 18. artikuluarekin bat. |
Orden forala |