Uribarri-Ganboa urtegia eraikitzeko desjabetu ziren partzelei buruzko informazio-eskaera

Soluzioaren atala

Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Saila 

Informazio eskaera

“Aldayeta” eta “Vitoria” klub nautikoak kokatuta dauden partzelei buruzko informazioa. Baita Arabako Foru Aldundiak Garaion, Landan eta Uribarri-Ganboan jabetzapean dauzkan partzelei buruzkoa ere. Partzela horiek urtegia eraikitzeko desjabetu zirenak ote diren jakin nahi du.

Erabakia

Informazio publikoaren zati bat jasotzeko eskubidea aitortzea:

* Arabako Foru Aldundiak Garaion, Landan eta Uribarri-Ganboan jabetzapean dauzkan partzelei buruz egin den informazio-eskaera onestea. Bada, Arabako Foru Aldundiaren jabetzako ondasun higiezinen zerrenda Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Irekiaren Atarian dago argitaratuta.

* Gainerako gaiei buruz egin den informazio-eskaera ezestea, arrazoi hauengatik:

a) Ezin dezakegu Aldayeta eta Vitoria klub nautikoak kokatuta dauden partzelei buruzko informaziorik eman, lursail horiek ez direlako foru aldundiaren jabetzakoak.

b) Ondare Zerbitzuak ez dauka eskatzaileak aipatu duen urtegia eraikitzeko egin ziren desjabetzeei buruzko dokumentazio eta/edo informaziorik.

Orden forala

2021/1383