PlanÁ

COVID-19 pandemiak eragindako krisi sanitario, ekonomiko eta sozialaren ondorioz Araba suspertzeko egin den plan ekonomikoa da.

Talka plan honek epe laburreko premiazko neurri ekonomikoak ditu, eta bere estrategia oinarritzen du aliantzetan eta sektore guztien parte-hartzean; bai eta zirkuitu laburrean, hau da, tokiko kontsumoan ere, gako nagusi gisa krisialditik ateratzeko.

PlanÁ-k neurri ekonomikoak, fiskalak, finantzarioak eta kontsumoa sustatzekoak jasotzen ditu.