null Plan Territorial Parcial de Rioja Alavesa eu

Arabako Errioxako Lurralde Plan Partziala

Plan honek eremu funtzional osorako antolamendu integrala ezartzen du udalerri hauetarako: Mañueta, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Samaniego, Villabuena eta Iekora.

Arabako Errioxako lurralde-unitatea Kantabria-Toloño mendilerroaren eta Ebroren artean dago.

Plana Ingurumen eta Hirigintza Sailak egin zuen. 2023-2027 Legegintzaldian plana kudeatuko du Lurralde Orekaren eta Lurrade Antolamenduaren Sailak.

    Arabako Errioxako Lurralde Plan Partzialen berrikusketa

    Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako Lurralde Plan Partziala (AELPP) berrikusteari ekin dio. Prozesu hori Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmen bat garatzeko egiten da, eta AELPPa egiteko beharrezkoak diren dokumentuak idaztea aurreikusten du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoak diren eta indarrean dauden gainerako arau-xedapenetan ezarritakoaren arabera, eta tokiko erakunde publikoen eta izaera ekonomiko eta sozialdun erakunde pribatuen ekarpenak jasotzeko aurreikusitako partaidetza-jarduera guztiak.

    Informazio gehiago

    Partaidetza Publikoko Programak zehazten ditu bere jarduerak eta estrategia zein LPPa idazteko prozesuan bideratuko den partaidetzaren edukiak. Horren helburua da tokiko administrazioei eta gizarte-eragileei LPParen fase bakoitza behar bezala ulertzeko bidea erraztea eta prestatzeko garaian parte-hartzea sustatzea.

    Programak Planaren hasierako proposamena lantzeko elkarrizketa, talde fokalak eta informazio-jardunaldiak egitea aurrez ikusten du. Gainera, webgune honen moduko beste tresna espezifiko batzuk (ikus-entzunezko tresnak eta sareetan presentzia izatea ahalbidetzen dutenak, adibidez) ere baliatuko ditu.

    Partaidetza publikoko programak