Arabako Hiri Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Plana

2018ko abenduaren 14ko ALHAOn (144 zenbakia), argitara eman da azaroaren 21eko 20/2018 Foru Araua,“Arabako hiri hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko 2017-2030 plana” onestekoa.

Udal hondakintzathartzen dira:

  1. Nahastutako hondakinak eta etxeko hondakinak, barne direla papera eta kartoia, beira, metalak, plastikoak, biohondakinak, zura, ehunak, ontziak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, pilen eta metagailuen hondakinak, etxeko hondakin arriskutsuak eta tamaina handiko hondakinak, koltxoiak eta altzariak barne,/li>
  2. Nahastutako hondakinak eta beste iturri batzuetatik bereizita jasotako hondakinak, baldin eta hondakin horiek, izaerari eta konposizioari dagokienez, etxeko jatorriko hondakinen antzekoak badira.

Udal hondakinek ez dituzte barne hartzen ekoizpenetik, nekazaritzatik, basogintzatik, arrantzatik, hobi septikoetatik eta estolderia saretik eta hondakin urak tratatzeko instalazioetatik sortutako hondakinak, araztegiko lohiak, balio bizitzaren amaierako ibilgailuak eta eraikuntza eta eraispen hondakinak barne.