Oposizioak prestatzeko foru-arauen eta gai-zerrenden eskaera

Saila

Enplegua, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioa

Informazio eskaera

Honako dokumentu hauek eskatzen dira:

  • 1983ko martxoaren 7ko Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren antolamenduarena.
  • 52/92 Foru Araua, abenduaren 18koa, AFAren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzkoa.
  • 4/2000 Foru Araua, otsailaren 21ekoa, AFAko goi-kargudunen araubidea arautzen duena.
  • 10/2018 Foru Araua, uztailaren 11koa, foru kargu publikoen jarduna arautzen duena
  • 1/2017 Foru Araua, otsailaren 8koa, gardentasunarena, herritarren parte-hartzearena eta gobernu onarena.
  • 2016/679 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena.
  • Eta oposizioak prestatzeko oinarrietan agertzen den gai bat ere bai: “Europar Batasuna. Instituzio eta erakunde nagusiak, horien osaera eta eskumenak: Kontseilua, Batzordea, Parlamentua, Justizia Auzitegia, Europako Kontu Auzitegia, Eskualdeen Batzordea, Europako Inbertsio Bankua”.
Erantzuna

Partzialki baiesten da informazio-eskaera, honako informazio hau eskuratzea baimenduz:

  • Arabako Foru Aldundiaren foru-arauak
  • Europar Batasunari buruzko araudiari eta gai-zerrendari dagokionez, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak 18.1.d) artikuluan xedatzen duenaren arabera, ezin da eman, Arabako Foru Aldundiaren esku ez dagoen informazio publikoa baita. Lege horren 18.2 artikulua betez, jakinarazten dizugu gai horretan eskumena duen organoa Europar Batasuna dela.
Ebazpena

1394/2022