Arabako Foru Aldundiak edo haren edozein erakunde publikok alokatutako ondasun higiezinen zerrendaren eskaera

Saila

Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak

Informazio eskaera

Arabako Foru Aldundiak edo haren edozein erakunde publikok alokatutako ondasun higiezinen zerrenda. Zerrendan honako hauek jasotzea eskatzen da: higiezinaren helbidea, zertarako erabiltzen duen AFAk gaur egun, jabea eta higiezinaren urteko prezioa (BEZa barne).

Erantzuna

Informazio publikoaren zati bat jasotzeko eskubidea aitortzea:

    • Eskatutako informaziorako sarbidea ematea.
    • Higiezin jakin batzuei buruzko informaziorako sarbidea ukatzen da:
      • 19/2013 Legearen 14.d eta e artikuluetan ezarritakoaren arabera, xedea dela-eta, kalte egin diezaieke honako hauei: segurtasun publikoa eta zigor-arloko egintza ez-zilegien prebentzioa, ikerketa eta zigorra.
      • Halaber, 19/2013 Legearen 14.h eta 15.3 d artikuluek ezartzen duten bezala, bidezkoa da errentatzaileei buruzko informaziorako sarbidea ukatzea, intimitateari eragiten diolako edo interes komertzialei kalte egiten dielako. Gainera, ez dirudi eskatzaileak interes publikorik edo kazetaritza-helbururik duenik, horien publizitateaz harat.
Ebazpena

4433/2022