LURSAIL, SLren zuzendaritzako kideen unibertsitate ikasketen eskaria

Soluzioaren atala

Diputatu Nagusiaren Saila

Informazio eskaera

Ikerketa baterako informazio akademikoa. LURSAILeko zuzendaritzari zuzendutakoa 

Erabakia

Ezeste ebazpena:

Eskaera ez da onartu izapidetzerako Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak 18.1.d) eta 19.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera. Eskaera ez onartzeko arrazoia da eskatutako informazioa ez edukitzea (18.1.d artikulua), eta eskaera hori organo eskudunari igorriko zaio, zein den jakinez gero (19.1 artikulua).

LURSAIL SL sozietate mugatua da, Arabako Lurralde Historikoko sektore publikokoa ez dena, eta eskatutako informazioa ez dago administrazio honetan eskuragarri; beraz, eskaera zuzenean bidali beharko zaio erakunde horri.

Orden forala

2020/209