Zahar egoitzetako egoiliarren hilkortasun datuen eskaria (2015-2020).

Soluzioaren atala

Gizarte Politiken Saila

Informazio eskaera

Zahar edo adinekoen egoitzetan bizi diren egoiliarren 2015-2020ko urtarriletik maiatzera arteko hilkortasun datuak urteen, hilabeteen egoitza moten (publikoa, pribatua eta mistoa) eta heriotza lekuen (egoitza, ospitalea edo beste batzuk) arabera banatuta. Formatu irekian jaso nahiko nuke (.xsl).

Erabakia

Ezeste ebazpena:

Eskaria ez da onartu izapidetzerako Gardentasunari, informazio publikoa  eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 18.1e artikulua betez. Artikulu horretan eskabideak ez onartzeko kausen artean dago eskariak honelakoak izatea: “argi eta garbi errepikakorrak direnak edo neurriz kanpokoak direnak, lege honen gardentasun helburuarekin justifikatu ezin direnak”.

Eskari horren edukia eta eskatzailea 2020ko ekainaren 18an sartu zen INFOPU 2020/032 espedientearen berak dira.

Orden forala

2020/120