GOFEren espedientean dauden txostenen eskaera

Saila

Gizarte Politiken Saila

Informazio eskaera

2023ko abenduaren 13an, GOFEko zuzendari kudeatzaileak ebazpen bat eman zuen, pertsona bati egoitza batean 28 gautan zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea emateko. Jaso beharreko zenbatekoa 961,33 euro da. Espediente horretan dauden txosten guztiak eskatzen dira.

Erantzuna

Eskaera ez onartzea eta GOFEren arlo eskudunari helaraztea, hau da, Desgaitasuna duten Pertsonen Arloari, dagokion araudi erregulatzailearen arabera ebazpena eman dezan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea aplikatuz. Lege horren lehenengo xedapen gehigarrian («Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen erregulazio bereziak») ezartzen denez, abian den administrazio prozedura batean interesdun direnek prozedura hori osatzen duten agiriak eskuratzeari aplikatzekoa zaion araudia izango da, hain zuzen, dagokion administrazio prozedura arautuko duena.

Ebazpena

6/2024