2021ean eta 2022an adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan egindako ikuskapenei buruzko datuen eskaera

Saila

Gizarte Politikak

Informazio eskaera

2021ean eta 2022an adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan egindako ikuskapenei buruzko datuak. Aipatutako aldian egindako ikuskapen bakoitzaren xehetasunak ezagutu nahi nituzke, honako hauek barne:

 

  • Zentro bakoitzaren izena
  • Ikuskapena egin zen data
  • Ikuskapen bakoitzaren ebaluazioa/txostena, aztertutako alderdiak zehaztuz (garbitasuna, zentroko elikadura, eta ikuskapen horiek egitean kontuan hartzen den edozein alderdi), baita alderdi horietako bakoitzean lortutako emaitza ere, ikuskapenaren ardura duen organoak ikuskapena egitean erabili dituen irizpideen arabera.
  • Adinekoen egoitzaren batean zehapen-espedienterik ireki den jakitea, eta horrez gain, non, espediente horrek zer emaitza izan zuen eta zehapena ekarri zuen ala ez (eta, hala badagokio, mota eta larritasuna).
Erantzuna

Informazio-eskaera ez da izapidetzeko onartzen, izan ere, Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren gardentasunaren, herritarren parte-hartzearen eta gobernu onaren otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera, ez dira izapidetzeko onartuko aldez aurretik berriro prestatzea dakarten eskaerak. Horixe gertatzen da kasu honetan, hau da, Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskaritza Zerbitzuak ez du eskatutako informazioa modu hertsian jasotzen duen dokumenturik; beraz, “ad hoc” dokumentu bat prestatu beharko luke. Horretarako, dokumentazio-bolumen ikaragarria tratatu beharko litzateke bereziki, eta baliabide pertsonal eta materialak erabili, eta horrek zerbitzuaren ahalbideak gainditzen ditu

Ebazpena

114/2022