Labrazako harresiak eraberritzeko proiektuari buruzko informazio-eskaera

Saila

Kultura eta Kirola

Informazio eskaera

Eskatzen da:

  • Labrazako harresian eroritako horma-atala eraberritzeko proiektuari buruzko informazioa.
  • Labrazako harresien gida-planari buruzko informazioa.
Erantzuna

Informazio-eskaera ez da izapidetzeko onartzen, izan ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 18.1.a) artikuluan eta otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera, informazio-eskaera bat ez da izapidetzeko onartuko, baldin eta egiteko bidean den informazioari edo argitalpen orokorrerako bidean den informazioari buruzkoa bada. Horixe gertatzen da kasu honetan, hau da, Arabako Foru Aldundiko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua administrazio-espediente bat izapidetzen ari da, Labrazako harresiaren ipar-mendebaldeko horma-atala eraberritzeari buruzkoa.

Ebazpena

1914/2022