Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak

Taldea

Itziar Gonzalo de Zuazo

Ogasuna, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua

Gasteizen jaio zen, 1967an.
Zuzenbideko lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean.

Atxikitze politikoa: EAJ-PNV

Ordainsaria: 95.137,77 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi

Posta elektronikoa: narrieta@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181707

Sailaren organigrama: Jaitsi

Arloko zuzendaritzak

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

Nola hartzen du parte Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak 2019-2023 plan estrategikoan?

1.3. Xedea: Hazkunde arduratsua eta gardena

  1. 1.3.1. Erantzukizuna eta defizit publikoaren helburua betetzea

    1.3.1.1. AFAren zor bizia jasatea.

    1.3.1.2. Kudeaketa modu berrietara egokitutako araubide ekonomikofinantzariorako arau berri bat onestea.

    1.3.1.3. Europaren finantzazioa jasotzeko jarduketak egitea. 1.3.1.4. Ekarpenen lege berria.

    1.3.1.5. Gastuaren eta defizitaren arauak betetzeko moduko aurrekontu kudeaketa egitea.

    1.3.1.6. Aurrekontu jasangarriak egitea, politika publikoak garatzeko behar adinako zuzkidurarekin.

    1.3.1.7. Foru ondarearen kudeaketa eta erabilera optimizatzea.

    1.3.1.8. Ekonomia eta finantzak kontrolatzeko eta kudeatzeko sistema berria ezartzea.

    No comenzada
    En proceso
    Terminada
  2. 1.3.2. Fiskalitate bidezkoa eta dinamizatzailea

    1.3.2.1. Mikroenpresetara, ETE-etara eta start up delakoetara egokitutako zerga sistema.

    1.3.2.2 Geroratzeak, zatikatzeak eta ezohiko kenkariak, COVID-19a dela eta.

    1.3.2.3 PFEZren gaur egungo araudia ebaluatu eta berrikustea; bereziki, etxebizitzari eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei dagokienez.

    1.3.2.4. Sozietateen gaineko zergaren araudian egindako azken aldaketak baloratzea.

    1.3.2.5. Zerga sistema berdea. Sailen arteko lankidetza.

    1.3.2.6. Zergadunei zerga betebeharrak betetzen laguntzea.

    1.3.2.7. Foru Ogasuna eraldatzea, zergadunekiko harremanak hobetzeko. Jakinarazpen elektronikoa.

    1.3.2.8. Zerga sistemari buruzko azterlanak egitea, emakumeen eta gizonen berdintasunari begira.

    1.3.2.9. Estatu mailako aldaketak foru arauetara egokitzea, Ekonomia Itunaren arabera.

    1.3.2.10. Zergadunaren kudeaketa informatiko integrala.

    No comenzada
    En proceso
    Terminada
  3. 1.3.3. Zerga iruzurraren aurkako borroka

    1.3.3.1. Zerga iruzurraren aurka jarduteko urteko plan espezifikoak egitea.

    1.3.3.2. Informazioaren Berehalako Horniduraren (IBH) eta Ticket BAI proiektuaren erabilera areagotu eta hedatzea.

    1.3.3.3. Gizartea sentsibilizatzeko kanpainak

    No comenzada
    En proceso
    Terminada

3.1. Xedea: Araba, bizitzaz beteriko lurraldea

  1. 3.1.4. Landa eremuetarako zerga tratamendu berria

    3.1.4.1. Beharrik handiena duten eremuei (adibidez, mendialdeko eremuei) bestelako zerga tratamendu bat ematea.

    3.1.4.2. Landa eremuetan bizi diren familientzako zerga pizgarriak ezartzea.

    3.1.4.3. Landa ingurunean jarduera ekonomiko berriak sustatzeko neurri fiskalak hartzea

    No comenzada
    En proceso
    Terminada