Arabako Suhiltzaileak erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluaren zenbait aktaren eta kideei bidalitako dokumentazioaren eskaera

Saila

Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saila

Informazio eskaera

Arabako Suhiltzaileak erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluaren 2022ko irailetik aurrerako bileretako gai zerrenden eta akten kopia eskatzen dut, baita Kontseiluaren erabakiak hartzeko edo ez hartzeko kontseilariei bidalitako dokumentazioa ere (txostenak, etab.). Eskaera hori Gardentasunari, Herritarren Parte Hartzeari eta Gobernu Onari buruzko otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauan oinarritzen da, eta argitzen du ezen, bere aurka hasitako zehapen prozedura batean interesduna denez, ezin zaizkiola aplikatzen arau horren 31.b) artikuluan jasotako mugak, arau hauste penalen edo arau hauste administratiboen prebentzioari, ikerketari eta zehapenari buruzkoak.

Erantzuna

Informazio publikoaren eskuratze partziala:

  • Eskatutako informazioaren zati baterako sarbidea ematen da.
  • Ezetsi egiten da honako hauei buruzko informazioa eskuratzeko aukera:
    • 2023ko uztailaren 18ko, abuztuaren 3ko eta 10eko, urriaren 10eko eta azaroaren 3ko bilkuretako akten kopia eskaerak, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 18. artikuluan eta otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauaren 34. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Ebazpena

65/2023