GOFEren 2022ko EPEan zehaztutako lanpostuen zerrendaren eskaera

Saila

Gizarte Politikak

Informazio eskaera

GOFEren 2022ko enplegu publikorako eskaintzan deitutako lanpostuen zerrenda, lanpostuen eta/edo horien destinoen identifikazioa eta deskribapenarekin batera.

Erantzuna

Eskaera ukatzen da; izan ere, behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak abian jartzeko orientabideei buruz Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzak emandako ebazpena oinarri hartuta, 3.6 puntuan jasotzen denez: egonkortze-prozesuan plaza kopuru jakin baterako deialdia egin daiteke, baina ez dago egonkortzea plaza zehatz horietan egiteko betebeharrik; beraz, erantzunaren egunean ezinezkoa da egonkortze-prozesuetan eskainitako plazei dagozkien lanpostuak identifikatzea.

Ebazpena

4/2023