Hiberus enpresak Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoarentzat egindako dokumentazioaren eskaera

Saila

Lurralde Oreka

Informazio eskaera

Administrazio egitura aztertzeko "aholkularitza zerbitzua, lanpostuen eginkizunei eta zereginei dagokienez, eta Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko Giza Baliabideen eta Administrazio Kudeaketaren Zerbitzuko langileen ordezkapenari eta erosketei buruzko lan prozesuen birdiseinu eta dokumentazioari" dagokionez enkargua betetzeko Hiberus IT Development Services SL enpresak egindako txosten, analisi, azterlan eta/edo beste edozein motatako dokumentazioa, informazio publikoa eskuratzeko aurreko eskaera batean bidali ez zirenak. Honako hauek dira:

13.1. I. eranskina – Lanpostuen zereginen fitxak

13.2. II. eranskina – Zereginak lanpostuaren arabera eta horien ordu banaketa

13.3. III. eranskina – Antolamendu hobekuntzak

13.4. IV. eranskina – Prozeduren eta zerbitzuen katalogoa

13.5. V. eranskina – IT ekosistema_Aplikazioen zerrenda

13.6. VI. eranskina – Arabako Suhiltzaileak: ondorioak

Erantzuna

Ezestea informazio publikoa eskuratzeko eskaera, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 15. artikuluan datu pertsonalak babesteari buruz xedatutakoa aplikatuz.

Ebazpena

2765/2023