1990-2021 aldiko BEZaren aitorpenei buruzko datu eskaera

Saila

Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak

Informazio eskaera

BEZaren aitorpenari buruzko mikrodatuak eskuratzeko eskaera, .csv formatuan edo antzeko formatuan. Zehazki: 1, BEZaren aitorpenari buruzko mikrodatuak (303 eredua) eta 2) erregistro liburuak.
Horri esker, EAEko enpresentzako salerosketako datu-base bat eraiki daiteke, sare metodoak erabiliz azter daitekeena. Idealki, datu-baseak 1990-2021 aldia hartuko luke. Horrelako proiektuak oso berritzaileak dira, eta dagoeneko gauzatu dira Belgikan eta Hungarian.

Erantzuna

Ezesteko ebazpena:

Eskatutako informazio publikoa eskuratzeko eskaera ukatzea; izan ere, eskatutako informazioak izaera erreserbatua du, Arabako Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 92. artikuluan ezartzen den bezala, eta ez dago jasota Arabako Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 92.1 artikuluan araututako zerga garrantzia duten datu lagapenetan.

Ebazpena

2268/2023