Animaliak garraiatzeko espediente bat eskuratzeko informazioa

Saila

Nekazaritza 

Informazio eskaera

Ertzaintzak animalien garraioari buruz AFAko Nekazaritza sailera bidalitako espediente bat, eskatzailearen datuak jasotzen dituena.

Erantzuna

Ezezko ebazpena

Ukatu egiten da eskatutako informazioa eskuratzea, eskatzaileak aurkeztutako salaketa jasotzen duen espediente bati buruzkoa baita eskaera. Salaketa jartzeak ez dio interesdun izaera ematen eskatzaileari eta, beraz, ezin du espediente hori baldintza horietan eskuratu.

Bestalde, Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoaren gardentasunari, herritarren parte-hartzeari eta gobernu onari buruzko otsailaren 8ko 1/2017 Foru Arauaren 31.4 artikuluaren b) letrak jasotzen du mugatzea edo ukatzea informazio hau: ez-zilegi penalak edo arau-hauste administratiboak prebenitzeari, ikertzeari eta zehatzeari buruzkoa.

Ebazpena

101/2023