Aurkezpena
Eguna: 2022/09/09
Ordua: 11:00
Lekua: Ataria
Hizlariak
Victoria Camps
Bartzelonako Unibertsitateko filosofoa eta katedradun emeritua. Gaur egun, Estatu Kontseiluko kontseilari iraunkorra da.Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko filosofia moral eta politikoko katedradun emeritua eta Estatu Kontseiluko kontseilari iraunkorra. Bere ikerketaren ardatza etika izan da, herritarrak prestatzeko tresna gisa, bioetikan eta emakumeak gizartean duen zereginean, besteak beste.
Era berean, liburu ugari argitaratu ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira honako hauek: “La imaginación ética”, Virtudes públicas” (Saiakerako Espasa Saria), “Paradojas del individualismo”, “El siglo de las mujeres”, “La voluntad de vivir”, “Creer en la educación”, “El declive de la ciudadanía” edo “El gobierno de las emociones”, (Saiakerako Sari Nazionala). 2008an Menéndez Pelayo Nazioarteko Saria jaso zuen. 2014an, Huelvako Unibertsitateak honoris causa doktorea izendatu zuen. Bere azken lanak, “Tiempo de cuidados”, zainketen gaia sakontzen du, eta paradigma-aldaketa proposatzen du eremu horretan..
Mercedes Maroto
Erresuma Batuko Deskarbonizazio Industrialeko Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren (IDRIC) garapena zuzentzen du. Heriot-Wat Unibertsitateko Karbono Soluzioen Ikerketa Zentroko (RCCS) zuzendaria eta zuzendari elkartua (Jasangarritasun Globala) ere bada.
Deskarbonizazioan aditua. Lanpostu akademikoak bete ditu Kentuckyko Unibertsitatean (1997-1998), Pensilvaniako Unibertsitate Estatalean (1998-2004), Nottinghameko Unibertsitatean (2005-2012) eta Heriot-Watt Unibertsitatean (2012- gaur egun). Era berean, 500 argitalpen baino gehiago ditu, 4 liburu argitaratzea barne, eta bere argitalpenen %25 munduko aipatuenen %10 dira. Gaur egun, hainbat ardura-postu betetzen ditu. Royal Society Chemistry (RSC) erakundeko Ingurumen, Jasangarritasun eta Energia Dibisioko presidentea da, berotegi-efektuko gasen erredaktore-burua (Science and Technology), British Geological Survey (BGS) taldearen aholku-batzordeko kidea, Energy Technologies Partnership (ETP) batzordeko kidea, Ingeniaritzako Errege Akademiako Ingeniaritzako Mugen Zuzendaritza Taldeko kidea (RAEng), besteak beste.
Ekitaldian parte hartuko du
Ramiro González
Arabako Diputatu Nagusia