Errepideko bidaiari garraio erregularreko zerbitzu publikoei buruzko informazioa

Soluzioaren atala

Bide Azpiegiturak eta Mugikortasun Saila

Informazio eskaera

1. Zenbat ikuskatze edo ikerketa egin dizkien AFAk, 2007tik 2017ra arte, errepideko bidaiari garraio erregularreko zerbitzu publikoen kontzesiodun edo kontratistei, horietako bakoitzaren kontratuen betetze mailaren inguruan (adibidez, dokumentu, lan eta bestelako eskakizun teknikoekin loturik), ikuskatze edo ikerketa horien datak adieraziz, hala badagokio, eta ikuskatzea egin zaien kontratista edo kontzesiodunak identifikatuz.

2. Zenbat egiaztatze eginbide egin dizkien AFAk, 2007tik 2017ra arte, errepideko bidaiari garraio erregularreko zerbitzu publikoen kontzesiodun edo kontratistei, horietako bakoitzaren kontratuen betetze mailaren inguruan (adibidez, dokumentu, lan eta bestelako eskakizun teknikoekin loturik), egiaztatze horien datak adieraziz, hala badagokio, eta haiek eragina izan duten kontratista edo kontzesiodunak identifikatuz.

3. Zigorrak jartzeko zenbat kontratu intzidente hasi dizkien AFAk, 2007tik 2017ra arte, bere kontzesiodun edo kontratistei, errepideko bidaiari garraio erregularreko zerbitzu publikoen kontratuak ez betetzearen ondorioz.

4. Gutxi gorabehera zenbat ikuskatze egin dizkien AFAk, 2007tik 2017ra arte, Araban diharduten errepideko garraio publikoko operadoreei, arloko araudi aplikagarriaren ondoriozko eginbehar tekniko eta dokumentalak (takografoak, gidari txatelak, eta abar) ez betetzearekin loturik.

5. Gutxi gorabehera zenbat egiaztatze edo probatze eginbide egin dizkien AFAk, 2007tik 2017ra arte, Araban diharduten errepideko garraio publikoko operadoreei, arloko araudi aplikagarriaren ondoriozko eginbehar tekniko eta dokumentalak (takografoak, gidari txatelak, eta abar) ez betetzearekin loturik.

6. Errepideko garraio publikoko operadoreei egiaztapena edo ikerketa egiteko prozeduretan edo haiei egiten zaien auditoretza prozesuetan AFAk jarduteko plan edo protokolorik baduen edo ez baieztatzea eta, hala badagokio, haren kopia. 

Erabakia

Informazio publikoa partez eskuratzeko eskubidea onartzea.

  • Eskatutako informazioa ematea.
  • Eman ezin diren zenbait daturen informazio publikoa eskuratzeko bidea ukatzea, zeren eta horiek lortzeko beharrezkoa baita aurretiaz berriro lantzea, abenduaren 9ko 19/2013 Legeak (gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta gobernu onaren Legea) 18.1 artikuluan xedatzen duen bezala.

Berriro lantzea iritzi behar zaio: erantzuna emateko espresuki landu behar bada hainbat informazio iturriz baliatuz, edota erakundeak ez baditu eskatutako informazio zehatza ateratzeko eta esportatzeko behar diren baliabide teknikoak, eta horren ondorioz ezinezkoa bada eskatutako informazioa ematea.

Berriro lantzea da, baita ere, administrazioak informazioa formatu jakin batean eduki eta berrerabilgarria ez izanda, beste formatu bat eskatzen bada.

Orden forala

2017/1502