Erabilera bereziko garraio erregularraren zerbitzuari buruzko informazio eskaera.

Soluzioaren atala

Bide Azpiegiturak eta Mugikortasun Saila

Informazio eskaera

1. Gutxi gorabehera zenbat ikuskatze egin dizkien Arabako Foru Aldundiak, 2014tik 2017ra arte, Araban erabilera bereziko garraio erregularraren zerbitzua ematen duten operadoreei, DRI baimen espezifikoen inguruan

2. Gutxi gorabehera zenbat kasutan egiaztatu duen AFAk, 2014tik 2017ra arte, operadore ekonomikoek aginduzkoa den DRI baimen espezifikoa eduki gabe ematen dutela erabilera bereziko garraio erregularraren zerbitzua.

3. Gutxi gorabehera zenbat salaketa izapidetu diren 2014tik 2017ra arte, erabilera bereziko garraio erregularraren zerbitzua aginduzko DRI baimen espezifikoa eduki gabe ematen dela egiaztatzearen ondorioz.

4. Gutxi gorabehera zenbat zigor prozedura hasi dituen AFAk 2014tik 2017ra arte, erabilera bereziko garraio erregularraren zerbitzua aginduzko DRI baimen espezifikoa eduki gabe ematen dela egiaztatzearen ondorioz.

Erabakia

Informazio publikoa partez eskuratzeko eskubidea onartzea.

  • Eskatutako informazioa eskuratzeko bidea ematea.
  • Eman ezin diren zenbait daturen informazio publikoa eskuratzeko bidea ukatzea, zeren eta horiek lortzeko beharrezkoa baita aurretiaz berriro lantzea, gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta gobernu onaren Legeak (19/2013 Legea, abenduaren 9koa) 18.1 artikuluan xedatzen duen bezala.

Berriro lantzea iritzi behar zaio: erantzuna emateko espresuki landu behar bada hainbat informazio iturriz baliatuz, edota erakundeak ez baditu eskatutako informazio zehatza ateratzeko eta esportatzeko behar diren baliabide teknikoak, eta horren ondorioz ezinezkoa bada eskatutako informazioa ematea.

Berriro lantzea da, baita ere, administrazioak informazioa formatu jakin batean eduki eta berrerabilgarria ez izanda, beste formatu bat eskatzen bada.

Orden forala

2017/1130