Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean egiten diren aldi baterako bi programari buruzko informazio-eskaera

Saila

Gizarte Politikak

Informazio eskaera

GOFEn egiten diren aldi baterako bi programari buruzko informazioa eskatu da. Lehen programaren izena hau da: “Laguntza emateko programa”, Zadorra egoitzako Gorbeia moduluan garatzen dena. Bigarren programaren izena hau da: “Zadorra programa: solairuko erizaintzako laguntzaileari laguntzeko lanak”. Bientzat eskatzen den dokumentazioa honako hau da:

 

  • Programa horiek eta horien ezaugarri guztiak jasotzen dituen dokumentua.
  • Programa horiek gauzatzeko arrazoia.
  • Programa horien hasiera-data eta izango duten iraupen osoa. Luzapenik egon bada, horiek ere eskatzen ditugu.
  • Programa horien arabera egiten diren lanak.
  • Programa horren bidez betetzen diren beharrak.
  • Programa horrek betetzen dituen beharrak egiturazkoak eta iraunkorrak direla ez jotzeko arrazoia.
  • Plaza horien aurrekontu-zuzkidura.
  • Programa horien bidez enplegatutako langileen kopurua, hasieratik gaur egun arte (izenik ez, DBLO dela-eta) Zerrenda horretan, lanpostu eta egoitza bakoitzean egon diren langileak eta horien izendapenaren iraupena adierazi behar dira. Lanpostu bererako pertsona bat baino gehiago izendatu bada, egoera hori berariaz jakinarazi beharko da.
  • Plan horien onespena eta garapena jasotzen duen araudia.
Erantzuna

Ez da onartzen informazioa eskuratzeko aurkeztu den eskaera; izan ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 18. artikuluko c) letran ezarritakoaren arabera, informazio-eskaera bat ez da izapidetzeko onartuko, baldin eta informazio hori hedatzeko beharrezkoa bada berriz prestatzea.  Alegia, ohikoa edo arrunta ez den tratamendua da, eta berariaz egin behar da erantzuna emateko, hainbat informazio-iturri erabiliz; gainera, informazio horrek aldaketa etengabeak jasaten ditu.

Ebazpena

35/2022